Angel Erro.
JIRA

Irribarreak

2023ko maiatzaren 31
00:00
Entzun

Itxaropenez eta konfiantzaz beteta begiratzen ziguten, irribarretsu, bus aterpeetatik, faroletako banderatxoetatik, postontziratutako triptikoetatik edo kaleko hormetatik. Baina itxaropenak eta konfiantzak iraungitze data ohi dute. Aste honetan dagoeneko beste esanahi bat dute begirada horiek berek. Hustuago daude, porrota islatzeari utzi ezin dioten irribarre beldurtiak dirudite batzuek, emaitza pobreekiko etsipenaz josita. Beste batzuk pozez zoratzen daude, egia, eta irribarretsuago ematen dute argazkietan gaur orain astebete baino. Bakarren baten begiek adierazi didate lau urtez salbatu duela bere ipurdia.

Alderdi batzuek iragarri dute (bi kasu ikusi ditut, herri txikietakoak) hauteskunde kanpainan itsatsitako kartelak, bereak, kendu dituztela herriko kaleetatik. Txalotzekoa. Berez arraroa da hala egitera behartuta ez egotea guztiak, besteak beste lehen paragrafoan adierazitako arrazoiengatik, behin irribarreen fasea amaitu eta (negoziazioetako) mutur beltzarena hasi denean.

Agian aurten, pausarik gabe bi hauteskunde kanpaina estekatu behar ditugun honetan, salbuespena beharko luke, eta afixa zahartzen hasitako horiek bere horretan utzi. Aurpegiak, akaso, beste batzuk izanen dira. Irribarreak, berdinak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.