Albistea entzun

JIRA

Zer hizkuntzatan ari zaren

Angel Erro -

2022ko azaroak 30

Sorioneku eskuak modan jarri du paleografia eta zehazkiago idazkera iberikoa gurean. Horrek eusko-iberismo 2.0 batera eramanen gaituela iruditzen zait batzuetan (beldur diot gure euskalari diletanteek iberierazko zenbaki sistema deskubrituko duten egunari). Lehen eusko-iberismoaren aztarna dugu Iruñeko Foruen Monumentuan bertan.

Oroigarriak dituen brontzezko bost xafletako bitan euskarazko idazkunak daude, haietako bat karaktere latindarretan (Gu, gaurko euskaldunak...), bestea iberiar idazmoldean (...arrotzei ostatu ematen diegu, baina ez dugu nahi haien uztarria jasan...). Egiazki jende gehienak ez dio kasu handirik ematen, ez idazkerari ez edukiari. Niri atentzioa deitu dit beti erdarazko eta euskarazko testuek haien artean duten tonu edo suhartasun aldeak.

Horrek gogora ekartzen dit aspaldian Jose Maria Satrustegiri entzundakoa: ez ditugula erdaldunak euskaraz esaten dugunarekin (hots, benetan pentsatzen dugunarekin) izutu behar. Diskurtsoa moldatu behar da, zer hizkuntzatan ari zaren (horri etekin handia atera diote idazle batzuek). Zorionez garai horiek joan dira. Euskara dagoeneko ez da esparru pribatua, ez lurralde askerik ere. Txarrerako eta onerako. Larunbatean hori ere ospatzekoa dugu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...