Angel Erro.
JIRA

Urtebete

2023ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Ukrainako gerra hasi zenetik, tira, bai, ofizialki hasi zenetik, edo esan nahi duzuen bezala, urtea bete da; otsailaren 24an hain zuzen. Kazetariek efemerideak/urtemugak maite dituztenez, urtebetean gertatuaren laburpenak eta grafikoak eskaini dizkiote. Kazetari gutxiagok jarriko dute fokupean lankide batek ere urte oso bat, bere 365 egun eta gauekin, preso eman duela Poloniako espetxe batean.

Bi urtebete, bi urteurren, ia modu paraleloan joan direnak, egun gutxi batzuetako aldearekin. Bertigoa ematen du, gatazkaren/inbasioaren/erasoaren (deitu nahi duzuen bezala) zeinen hasieran gertatu zen atxiloketa. Gerra batek ekarri ohi duen nahasmenari egotzi ahal zitzaion. Inpaktatuta geunden denok gertaeren tamainari ongi antzemateko. Urtebetean gauza batzuk normalizatu dira. Izugarria da, baina hala da. Herrialdeek mugimenduak egin dituzte (aliantza berriak, sabotajeak, energia estrategiak…). Ematen du bere horretan dirauen ia kontu bakarra dela Pablo Gonzalezen egoera judiziala.

Zentraltasuna irabazten ari omen den Poloniak, akusazioa gauzatu gabe, Pablo Gonzalezentzat urtebeteko kartzelaldi prebentiboari eusteko bidegabekeriak urte oso bat bete du. Gaur urte eta egunbetea. Injustiziak egunka neurtu behar dira-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.