Angel Erro.
JIRA

Galdera berriak

2023ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Espainiako telebistan saioko aurkezleak iragarri du hurrengo gonbidatua Iruñeko alkatetzarako hautagaia dela. Misterio gutxi: PPko fitxaje berria. Ez diote hiriaz deus galdetu, ezta, zer dakit nik, emaitzek ahalbidetuko balute, utzi berri duen UPNren hautagaia babesteko prest dagoen ere. Erantzuna ez dugu Iruñekook behar, baina, tira, gizalegez balitz ere... Hemen beste galdera batzuk ditugu, halako tertulietan nekez entzunen ditugunak hiri buruzagia inoizka aipatuko duten arren telebistetan.

Zerrenda bozkatuena izateari utziko dio UPNkoak? Inoiz halakorik posible bada, orain da unea, eskuina hiru edo lau alderditan aurkeztuko baita eta hautagai ez aski ezagunarekin baitoa lehiara. Beste alderdi eta koalizioek ongi zaindu dute nor aurkeztu. Argi dago beste guztiek aurreko emaitzak hobetzea dutela asmo, eta objektiboki oso litekeena da hala izatea (nork irudikatzen du Joseba Asironek, Elma Saizek, Koldo Martinezek eta Txema Mauleonek ez dutela gora eginen?). Bada, berriz, aski boto emaile guztientzat? Nago mundu guztiak neurri batean dakiela zerbait gertatzera doala Iruñean, zaila bada ere ezuste handiena nondik etorriko den jakitea, eta horrek eragina izanen duela diputazioan ere, eta ez aldrebes.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.