Juanjo Olasagarreren Mamu eratortzeko moduak nobelaren irudiz iraganeko mamuak mendeku eske agertu balitzaizkie bezala, badirudi Espainiako ministro sozialista ohiek aitorpenen kutxa beltza ireki dutela, bata bestearen jarraian atera direlako, preskripzioaren erritmora, pentsatzekoa da, iraganeko delituak haizatzera, inolako damu zantzurik gabe, egia da, baina halakoak leitzen dituenari, niri behintzat bai, halako berrespen bat sentiarazita, inpunitateak eragindako sumindurarekin nahasitako lasaitasunezko berrespena, egiak lohiaren azal gainera agertzearena (lohi horrek ez ditu bestelakoak zuritzen, argi daukat: guztiak atera behar dira).
Azaroan Barrionuevo, gerra zikina aitortuz. Urrian Narcis Serra, Gonzalezen gobernuaren jite mafiosoa agerraraziz. Atzo Juan Alberto Belloch, espainiar inteligentzia zerbitzuek Roldan hil zezaketen beldur zegoela eta atxilotuak torturatzeko ohitura sendoa zela esanez (hots, pentsa, zenbaterainoko ustelkeria eta immoralitate mailaz ari garen), edo horrelako praktika ilegal eta gizagabeetan parte hartzeak ez zaituela funtzionario txar egiten (Galindoz ari da).
Harrigarriena da elkarrizketan ongi gelditu nahian dabilela. (Pentsa zenbaterainoko inpunitateaz ari garen).

JIRA
Beste ministro bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu