Albistea entzun

JIRA

Bolaluma

Angel Erro -

2023ko martxoak 18

Idazleei gertatzen zaizkigun gauzetan bitxienetakoa izaten da eskaintza bat eskatzen dizutenean. Ezin diozu uko egin liburu batean zirrimarratzea sakrilegiotzat hartzen baduzu ere. Ezin diozu uko egin eskatzen dizunaren izena, ezagutu behar zenuena, gogoan ez baduzu ere.

Aste honetan aspaldiko lagun batzuekin egin dudan afarian, haietako batek nire liburu bat ekarri dit, sina diezaiodan. Kasu honetan banekien eskatzailearen izena, baina ez nuen bolalumarik. Zenbat aldatu zaren, esan zidan lagunak, jatetxekoari bat eskatzearekin bat; garai batean poltsikoetan boligrafo bat edo bi, edo are hiru ere, neramalako beti.

Ez da nigan aldatu den kontu bakarra. Eskaintzak idazteko inspirazioa ere galdu dut. Lagunak gogoan zuen orain hogei bat urte idatzi nion eskaintza bere ustez ederra. Burua hutsik gelditu zait. Eskaintza ederrik (edo bestelakorik) ezin bururatzeak zer nahi du esan? Horretan baino ezin dut pentsatu. Susmo bat hasi zait, halako arau alderantziz proportzionala: urteekin, idazten duen batek gutxiago ikusten du bere burua idazle, baina jendeak serioagotan hartzen du.

Hurrengo egunean bolaluma bat aurkitu dut zoruan, antza erabili gabea, baita bezperan idatzitakoa baino eskaintza hobea bururatu ere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.