Albistea entzun

JIRA

Boto utila (II)

Angel Erro -

2023ko maiatzak 26

Iruñeko Zabalguneko taberna baten barran eskatzeko zain nagoela entzun diot nire atzeko gizonari esaten ari dena. Boza nori eman ez dakiela dio. Utzi diot zerbitzariaren begirada bilatzeari. Dagoeneko ez dut edatekoa eskatzeko presarik. Jakin nahi dut atzeko solasaldia nola amaitzen den mahaira itzuli aurretik.

Erabakirik hartu gabeak jarraitu du. Nazkatuta dagoela boto util-arekin. Erdaraz ari da, ez dut esan, eta agian datu esanguratsua da. Ez dut atzera begiratu nahi, besteak hizketan jarrai dezan, adi nagoela sumatu gabe. Baina talde zaratatsu bat sartu eta nik utzi diot entzuteari. Nirera itzuli naiz ardo eta pintxoarekin. Jira ematean ustekabea. Agian zuek honezkero susmatuko zenuten; ni ezustean harrapatu nau trajedun gizon gominaz orraztua dela ohartzeak. Boto utilaren kontua ezkerreko letania zelakoan, oso bestelakoa irudikatzen ari nintzen. Litekeena da aurreiritzia nire ordez mintzatzea.

Durduzak iraun dit tartetxo batez. Ardoak lagundu dit pentsatzen. Ez dago, sinesten hasita nengoen bezala, boto util bakarra. Espektroaren beste muturrean ere dagoen eztabaida da. Gutxienez, beraz, bi boto util daude taulan. Aniztasunak, aukeren zabalak, halako malenkonia bat ekarri ohi du. Tira, eta demokrazia-edo.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...