Angel Erro.
JIRA

Kant leituz biluzik

2021eko irailaren 22a
00:00
Entzun
Nudismoaren atzerakadari buruzko notizia ikusi dut orain gutxi. Besteen intimitatea nonahi bortxatzea hain erraz duten kameradun telefono nonahikoek dute erruaren parte bat, besteak beste. Freskoago dut (eta orain bai leitu dut) BERRIAren atzoko artikulua, Biluztasunaren atzetik izenekoa, Hendaiako hondartzan nudismoa egitea debekatu egin dutela eta.

Atzerakada hau beste arlo batzuetan ikusten dugunaren parekoa den ez dakit. Oso noizbehinkako nudista banaiz ere, gogoko dut tokiak egotea non tarteka erabakimen librea dudala sentitzen dudan. Ia arazo metafisikoa da (hondartza nudistak oso emanak dira metafisikara; gogoan dut Alacanteko hondartza batean lagunek eztabaida teologiko gogorra izan genuela, ondoan genuen hippy malabarista bat erdijainko ala jainkoerdi ote zen).

Baliteke gero eta emakume gutxiagok topless-a egiteko joera bat egotea, baina kasu horretan agintariek horren arrazoiak bilatu eta, ahal bada, konpontzen saiatuko beharko lukete. Nudismoa debekatzeak, edozein askatasun jardun debekatzeak, ez luke inoiz bidea izan behar. Uste dut Kantek dioela hori Ohituren metafisikaren oinarritzapena idazlanean.

Bai, Pascale Borelek abestu bezala, «moi, je lis Kant sur la plage d'Alicante».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.