Angel Erro.
JIRA

Geltokiak

2023ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Gasteizko erdigunetik bus geltokiraino oinez joatea hobetsi dut azkenean, IF-k aurreko gauean tranbiaz nola iritsi argi bezain adeitsu azaldu bazidan ere. Goizeko hozkirriak eta ibilaldiak on eginen zidatela uste nuen. Neurri batean baino ez nengoen zuzen. Bezperako garagardoen zama arintzen lagundu badit ere, bideari berehala iritzi diot luzeegia eta busa galtzeko beldur erlatiboak jo nau.

Ibili bitartean denbora izan dut gogoetatzeko nork erabakitzen dituen garraiobide zentroak non jarri eta zergatik. Hiri batzuetan gune historikotik gertu egoten dira; beste batzuetan, aldirietan. Askotariko arrazoiak egonen dira baterako eta besterako, ez guztiak ulergarriak edo aitorgarriak (demagun, espekulazioa...).

Gasteizkoa dagoen tokian kokatzeko tenorean, suposatzen dut, pisua izanen zutela Eusko Jaurlaritzaren gertutasunak eta Lakuaraino joan behar duten funtzionarioen kopuruak.Diseinu faraonikoak hori berresten du. Hots, geltokia non duzun, nolako hiria zaren eta nor erakarri behar/nahi duzun deskribatzen ari zara. Hori batez ere nabarituko zen zaharberritzeekin. Iruñean metro gutxi batzuk baino ez zuten lekualdatu. Nora eramanen zuten, Iruñea urteekin handitu arren sinbolikokizentro-zentrora murrizten ari bada?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.