Aditzaren aldiak. Garai batean, hauteskunde inkestez mintzo, ahalera erabiltzen zen. Gaur, orainaldia. Halako orainaldi histeriko bat. Azterketa aztiren baten uztakoa balitz bezala. Mundu guztiak onartzen ditu inkesten joerak, hauteskundeak haiek berresteko deitzen direla iruditzeraino; tramite txatxua. «Txibite presidentetzara eraman duen gehiengoak eusten dio». Ederki. Orduan zertarako behar gaituzte? Eta inkesta guztiak debekatuko balira? Lagun batek esan dit seguruenik X-ri ez diola botoa emanen Y gailenduko zaiolako.Triste deritzet horrelakoei.
Neurri bateraino logikoa da baldintzatuta bozkatzea (alderdi bakoitza zenbatgarren ateratzen den, norberaren aurreiritziengatik, azken deialdian nork zer bozkatu zuen, leialtasun gotorrengatik, nork zer leitzen duen, norekin dabilen...), baina proiekzioek baldintzatzen uztea etsigarria da. Autobetetzen den iragarpena. Hala izanik,logikoa ere bada inkesten erabilera partidistanagusitzea.
Lagunei hala esan eta batzuei pentsaezina zaie bakoitza nola geldituko den jakin gabe bozkatzera joatea; motibatzeko, alde ala kontra egiteko... Jatetxean berea eskatu aurretik besteek zer janen duten jakin nahi/behar duten horiek legez.

JIRA
Jatekoa eskatzeaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu