Angel Erro.
JIRA

Presidentea banintz

2023ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aste honetan, tokiko telebista nafar batean, Presidentea banintz erdarazko izeneko saio bat eman dute, Nafarroako Parlamenturako zerrendaburuei zein herritarrei eginiko elkarrizketaz osatua. Ez dut osorik ikusi, tarteka eta arreta galduaz baizik. Planteamendua, dena den, interesgarria iruditu zait, nik neuk presidentea banintz zer eginen nukeen pentsarazteraino.

Kanpaina honetan eztabaidagai izan diren auzien inguruan zer neurri hartuko nukeen aletu ordez, hona proiektu bakarra ekarri nahiago dut, biharko emaitzak jakin ondoren aste edo hilabete gutxi batzuetara benetan presidente aterako denak hartu nahiko balit:Nafarroatik atera gabeko Erasmus beka moduko batzuk, gazteek, batez ere gazteek (baina zabal liteke jende nagusiagoaren artera) lurraldearen barruan urtebeteko egonaldia egin dezaten, jaio diren eremutik kanpo. Erriberakoek ikas dezaten badagoela bertakoa sentitzeko beste modu bat, euskaraz mintzo daitekeena, eta mendikoek eta hiri buruzagikoek ere gure senti dezagun(askotan kostatzen zaigu) Nafarroa lehorra.

Nire erkidegorako pentsatu dudan neurri hau Euskal Herri osora esportagarria da, noski. Horretarako, presidente bulego bakarrik ez dagoen arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.