Albistea entzun

JIRA

Esku luzatua

Angel Erro -

2023ko ekainak 10

Gaur Iruñean egotera, oso litekeena da Sorionekuak ekimenak deitutako euskararen aldeko mobilizazio festibora joatea. Aldarrikatzen duten guztiarekin ados nago. Tarteka komeni da munduari eta geure buruari oroitaraztea euskaraz bizitzea eskubide bat dela, nekez gauzagarria. Bide batez, horrek inolako inposiziorik ez dakarrela aldarrikatu ere behar da, hain dago ideia hori zabalduta eta hain da zaila hiztegi politikotik irudi hori ezabatzea.

Irulegiko Eskuari eman nahi zaion zentraltasun sinbolikoarekin, berriz, ez nago hain ados. Haren aurkikuntzak hainbat euskarafobori ekarri dien ezinegona, izan ezinegon argumentatiboa ala ezinegon biszerala, ez zait aski arrazoi iruditzen K.a. I. mendeko hondakin batean oinarritzeko nire eskubideak. Nik gaur euskaraz bizitzeko eskubidea (eta batez ere gogoa) baldin badut, ez diot lurralde honetan hizkuntza honetan etenik gabe mintzatu izanari zor. Motibaziorako ere ez dit dagoeneko balio; ez dut, halere, baztertzen euskarara hurbiltzera motibatuko duenik egon daitekeenik. Baina esanen nuke horretara gehiago bultzatzen duela hiztun komunitate bizidun batek, hizkuntza baten antzinatasunak baino.

Nire euskaltasuna esku luzatua da eta ez du aztarnategi beharrik.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...