Angel Erro.
JIRA

Ariketa fisikoa

2020ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Telefonoz galdetu dit egunerokoaz. Sinopsia egin diot. Berak ere bai. Egunero, jaiki eta ordubeteko ariketa taula egiten du, aski gogorra, ez du sasoia galdu nahi. Alfertuta dabil, gainerakoan, irakurtzeko edo lan egiteko gogorik ez. Aspertuta, baina armairuak txukundu ez, leihoetako beirak garbitu ez. Ez zait burutik pasatu deus gaitzesterik. Zerbaitetarako dut txoko hau.

Susmatzen hasita nago zainketa fisikoa ez ote den klase adierazle bihurtu. Garai batean, langileak nekazaritza utzi eta fabriketara joan zirenetik aurrera, beltzaran agertzea aberatsen erregalia zen modu berean, orain (eta aurrekoaren nolabaiteko jarraipen logiko gisara) sasoi ona, gorpuzkera sendoa, edukitzea langilearen betebeharra izatetik egonean daudenen pribilegioa izatera igaro da. Egonen da, egunotan, kristalak garbitzeak areto kirola egiteko denbora kentzen diola pentsatuko duenik. Egonen da, egunotan, ariketa taulak huts egin gabe eginen dituenik, armairuak txukuntzea edo bainuontziari lohia kentzea ordezko posibletzat jo gabe. Garbituko du, pentsatuko du baten batek, neskameak, hau guztia amaitzean. Neskamea ez, barka, laguntzera datorkigun neska (emakume heldua izan arren). Pentsatu, baina esaten ez diren gauzak, jakina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.