Angel Erro.
JIRA

Abertzaleak banatuta

2023ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Abertzaleak banatuta daude, baina ez Emmanuel Macronek Javier Cercasi azaldu dion ildotik. Haren arabera, alde batean patriotismoa egonen litzateke, zeina aberria maitatu eta defendatzean baitatza, eta, beste aldean, nazionalismoa, zeina bestea gorrotatzea baita. Logika horren atzean dagoen tranpa erraz identifikatu du Antoni Bassas kazetariak, sarean entzun diodan analisi batean: «Patriotismoa da estatu bat daukatenek beren nazionalismoari deitzen dioten modua». Estatu bat eta armada bat, zehazten du. Ni, berriz, gogoratu naiz Ibon Sarasolari Obabakoak-en itzulpenaren sarreran aspaldian irakurritakoaz: «Hizkuntza aldatzearekin zentzua galtzen duen eztabaida guztiz alferrikakoa da». Euskaraz biei abertzale deitu ahal zaie.

Baina, abertzaleak izan ala abertzaleak, guztiak banatuta agertu dira Katalunian ostegunean. Sanchez abertzalearen meritua da hori. Frantzia eta Espainiaren arteko gailurra Bartzelonan egitea ez zuen kasualitatez aukeratu. ERC bera bi modutara agertzera bultzatu zuen, zein baino zein abertzaleago. Eta kalean protestatzera ateratako abertzaleen dibisioa ere lehen planora ekarri du. Halere, PP abertzaleak ez dio abertzale katalanak erdibitu eta bentzutu izana aitortuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.