Angel Erro.
JIRA

Gu aberatsok

2021eko uztailaren 20a
00:00
Entzun
DW telebistak Alemaniako uholdeei buruzko erreportajea egin du Ipar Renania-Westfalia estatu federalean dagoen Arloff herrian. Agian ikusiko zenuten, pixka bat harrotu dituztelako bazterrak bertan hizketan agertzen den emakume baten adierazpenek. Negarrez ari da hainbat pertsona hil direlako. Jarraian, lasaituxeago, dio inork ez lukeela espero izanen Alemanian modu horretara hiltzea, herrialde pobreagoetan espero dezakezu agian, baina ez hemen.

Konparazioa beretzat gorde ahal bazuen ere, ezin dugu esan ez denik mundu askok pentsatzen duena. Bada, hori ikusita, iparraldeko herrialdeetan nagusi omen den arrazismo eta klasismo latenteaz hitz egin duenik. Ikusteko dago hegoaldeko herrialdeak guztiz libratzen diren gaitz horietaz.

Arreta nik beste puntu batean paratuko nuke. Nire ustez, gogoeta egin beharko genuke gu ere, gutako bakoitza, zertaz sentitzen garen salbuetsita; albistegietako ezbeharrak ikustean zer irudikatzen dugun gurean ezinezko, gertaezin. Seguruenik ez baita horrela, denbora, eguraldi edo egokiera kontua baino ez da.

Geure buruari hau galdetzeak ere besteekiko dugun aurreiritziak eta pribilegiozko baldintzak (ausaz eskuratuak gehienak) ere errazago ikusaraziko dizkigu. Ausaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.