Angel Erro.
JIRA

Berdintasuna

2022ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Erraza da zurea ez den diruarekin, guztion diruarekin, eskuzabala izatea. Eskuzabaltasunak hor beste izen bat hartzen badu ere. Eskuzabaltasun hori haren beharrik ez duenarengana zuzentzen denean, bereziki. Eta hori askotan ikusten dugu, gehiegitan. Ez dugu oso urrutira joan behar adibideak topatzeko.

Berdintasun hatsarreak galdu du garai bateko puntxa. Askatasun ahizpak gaina hartu dio; modu indibidualean ulertuta betiere. Berdintasuna, berriz, nekez ulertu daiteke modu indibidualistan, definizioz banakoen arteko aldea desagerraraztea dakarrelako: hots, eskubide erlazionala da, berez guztiak diren bezala.

Familia batek Bilboko bi ikastetxe kontzertatu salatu ditu legez kanpoko kuotak kobratzeagatik. Dirulaguntza publikoa jasotzen duten bi ikastetxe kontzertatu. Guztion dirua jasotzen duten bi ikastetxe kontzertatu. Ikasleen berdintasuna bermatu behar duten erakunde publikoek banatzen duten guztion dirua. Legez kanpoko kuota, diru publikoa jasotzen duten ikastetxeen hezkuntzak doakoa behar duelako gurasoentzat. Kuota hori ordaintzerik ez duten gurasoen seme-alabekin bere seme-alabak klasera ez joatea nahi duten gurasoei ordaindu behar diegu guk kapritxoa? Erantzuna is blowing aurrekontuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.