Angel Erro.
JIRA

Eztabaida artifizialak

2023ko maiatzaren 11
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Hauteskunde eztabaidak gogokoditut, hain neurtuak, hain neutralak, hain garbiak. Baina nago haien garai onena igaro dela. Txikiek baino ez omen dituzte behar. Ez omen da bertan gauza handirik ebazten. Karguan daudenak parte hartzera bortxatu behar dituzte ia. Batzuek ezta horrela ere ez dute nahi (ik. Diaz Ayuso bera).

Oraindik ez diot inori entzun adimen artifizialeko aurrerapenak arlo honetan inplementatzeko aukerari buruzko aipamenik. Baina aintzat hartzeko moduko proposamenalitzateke. Oraindik neurtuagoak, neutralagoak eta garbiagoak lirateke alderdi bakoitzeko abatarren arteko eztabaidak; agian argiagoak ere bai. Fact-checking-az hornitutako programarekin eginen balira behintzat.

Ikusgarritasuna galduko lukete. Hori saihesteko badut beste proposamen bat, hau ere adimen artifizialaz lagundua, ez halabeharrez hauteskunde garairako. Politikari bat hartu eta bere (iraganeko) buruarekin eztabaidatzen jarri.Self-checking-a edo. Ezker abertzaleari «politika besarkatzeko» hainbatetan eskatutako konstituzionalistak zer esanen zion bere oraingo ni-ari, zerrendetako etakide ohiekin espantuka dagoenari? Baten batek borroka armatua utzi beharra zegoela noiztik iritzi zion bere buruarekin mokoka...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.