Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

JIRA

Saria guri

Angel Erro -

2022ko urriak 7

Munduko literatur sari handi eta ospetsuena (eta, hala ere, ez horregatik prestigio gutxienekoena) Annie Ernaux idazle frantsesaren eskuetara iritsi izanak euskal kutsua izan du nigan. Berarekin batera, bere liburuak, bere bost liburu, euskaraz egotea ahalbidetu duten argitaletxeei ere (kasu honetan, Igelari eta Txalapartari) eskertu behar zaie, eta zoriondu, Ernaux lehenago ezagutarazteagatik Joseba Urteaga, Xabier Aranburu eta Itziar de Blasen euskararen bitartez. Haiek ere sarituak izan dira, eta gu, jakina.

Burlatako irakurle klubak hil honetan du Annie Ernauxen Gertakizuna-ren inguruan aritzeko deialdia. Bertan parte hartuko duten lagunengan pentsatu dut sariaren notizia jakitean. Euskararen bidez munduari, gaurkotasunari, lotuta egotea da, hain zuzen, saria.

Literatur Nobel saridunen lan bat euskaratzeko beka egoten da, zinez eskergarria, gurean ezer itzulita izan ohi ez duten eta askotan munduan zehar ere ezagunegiak ez diren idazleen lanak eskuratzeko aukera bakana ekarri duelako: Jokin Zaitegi sariketa. Aurten antolatzaileek zer erabakitzen duten ere, Ernauxen euskal zerrendari seigarren liburu bat gehitu ala ez (egiteko nagusia egina dagoela ebatzita), haiek ere zenbatzen ditut irabazleen artean.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.