Albistea entzun

JIRA

Ertzaintza ala Tourra

Angel Erro -

2023ko ekainak 7

Zer da deuseztatzeko errazagoa, Ertzaintza ala Tourra? Barne sailburu baten buruan sartu naiz, ia, eta ez dut erantzunik. Zuek zer uste duzue? Ezezkoa esan ahal zaio, behin bertatik abiatzeko erabakia hartuta dagoelarik, Tourreko antolakuntzari? Badirudi ezetz. Eta Ertzaintza deusezta daiteke, berregin eta zerotik berrabia daiteke, orain dituen oker guztiak alboratuta, ultraeskuineko infiltraziorik gabe? Badirudi ezetzago. Ez dakit erantzun hau euskaraz ongi emanda dagoen.

Agian, pentsatuko du baten batek, errazagoa da Ertzaintzaren eskaera sindikal eta asindikalei baiezkoa ematea. Arazoa ez da, berez, konponduko, arazoa berez beste bat baita.

Gai hau hizpidera ekarri eta gogoratu dut Amerikako Estatu Batuetako eztabaida bat. «Defund the Police» aldarrikatzen hasi ziren orain hilabete batzuk bertan. Gogoratzen? Poliziari kendu finantzazioa. Edo horrelako zerbait. Black Lives Matter mugimenduaren aldarrikapena zen. Poliziari dirua kendu eta beste polizia bat zerotik abiarazi. Horrelako zerbait. Agian ez litzateke Ertzaintzarako ere eredu txarra. Ertzaintza, berez, beste zerbait bihurtuta dagoen honetarako.

Soldata igotzea konponbide errazagoa izanen da. Ikusiko dugu. Berez ezer konponduko ez duena.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.