Angel Erro.
JIRA

Ustezko egunak

2019ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Gaur Nafarroaren eguna dugu, baita, Carlos Perez-Nievasek esan bezala, «Euskararen ustezko eguna» ere. Bitxia egin zait ustezkoarena, Euskarabidea erakundea sortzetik edo euskararen legea zabaltzen saiatzeagatik Miguel Sanzen gobernuko sailburua izateari uztetik datorren politikari baten ahotan. Baina aitortu behar dut gustatu zaidala, nazioarteko egun guztietara zabalduko nuke: gaur, beraz, Nafarroaren eta Euskararen ustezko egunak dira. Baita ustezko elbarridunen ustezko nazioarteko eguna ere.

Euskaraz dakien eta %33ko elbarritasuna aitortua duen nafar erkidegoko herritar naizen heinean, neure burua ere jo nahiko nuke ustezkotzat, nahiz eta hiru gauzak egiazta ditzakeen agiriak eduki. Esker diezaiogun Nafarroako Ciudadanoseko buruari zalantzazko egoera estimulagarri hau. Zerbait gehiago esan du: «Nafarrek Nafarroaren eguna bere horretan ospatzeko eskubidea dute, ospakizun nazionalistetan [hots, euskararekin zer ikusia duen ezertan] nahastu edo urtu gabe». Laster (bigarrenez) alderdirik gabe geldituko den liderraren buruargitasunaren beste adibide bat. Nik ere nahiko nuke gauzak oro beren abstraktutasunik aratzenean bereizi ahalko banitu, neure ustezko izatea neure izatezko ustezkotasunean urtu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.