Angel Erro.
JIRA

Ziklo aldaketa

2023ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Mentalki hiru zutabe idatzi ditut honako hau benetan idaztera eseri aurretik. Lehenaren izenburu posiblea maite nuen: Agur Asiron (bis). Bertan azalduko nioke ez dakienari, agian PSNko Elma Saizi, agur hitzak bi esanahi dituela. Hala argitzen digu Orotariko Euskal Hiztegiak, Juan Antonio Mogel aipatuta: «Agurra da euskera garbi ta ederra, esaten dana sarrera ta juaeran». Beraz, norbaiti ongietorria emateko ere balio du, teorian. Eta teorian oraindik ez da gauza ziurra Iruñeko alkatea nor izanen den, Ibarrola edo Asiron. Praktikan bestela da.

Nafarroan ez dugu ziklo aldaketa handirik nabaritu. Berez, blokeek igualtsu jarraitu dute. Aurreko legealdiaren paktuak bere horretan errepikatzeko aukera nagusi daiteke, benetako ziklo baten amaierarekin topo egin ez bagenu, zeina ez baita Euskal Herrian gertatu (bi sentsibilitate abertzaleen arteko lehia gorabehera; EAJ beherantz, EH Bildu gorantz), Madrilen baizik. Horretaz arituko nintzen bigarren zutabe posiblean. PSOEren porrotak azkenaldiko paktu politikaren amaiera ekar lezake, Ibarrolari eta Espartzari agintea emanez.

Sanchezek hauteskunde orokorrak aurreratu izanak ez du ziklo aldaketa zertan gelditu; bai, berriz, pausatu. Espartza baino ez dagoke urduri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.