Albistea entzun

Ernalketa lagundua defendatu dute Baionan, katoliko integristen parean

Kontra-manifestazioa egin du mugimendu feministak, Bioetika legea salatzeko bilduak zirenen aurrean. Gazte bat atxilotu du Poliziak
Protesta, atzo, Baionan.
Protesta, atzo, Baionan. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2021eko urtarrilak 31 - Baiona

Tentsio momentu batzuk bizi izan ziren atzo arratsaldean Baionako Jacques Portes plazan. Bi elkarretaratze zeuden parez pare: alde batetik, katoliko integristak, lesbiana bikoteei eta bikoterik gabeko emazteei ernalketa lagundurako eskubidea bermatuko dien Bioetika legearen kontra; eta, bestetik, kontra-manifestazioa, mugimendu feministak, Les bascos LGBT elkarteak, eta beste zenbait eragilek deitua. Bata bestearen kontrako oihuak eta txistuak izan ziren, eta pinturaz betetako arrautzak ere bota zituzten katoliko integristen kontra. Kontra-manifestazioan parte hartzen ari zen gazte bat atxilotu zuen Frantziako Poliziak protestaren bukaeran.

Asteartean hasiko da Frantziako Senatua Bioetika legea aztertzen. Uztail bukaeran onartu zuen Frantziako Asanbleak, eta, besteak beste, emazte guziei emanen die ernalketa lagundurako eskubidea. Hori salatzeko bildu ziren atzo arratsaldean Baionan 80 bat pertsona, besteak beste, homosexualen ezkontza eskubidearen kontra eratu zen La Manif Pour Tous taldeak deituta. Odile de Corale Urruñako (Lapurdi) auzapez ohiak bat egin zuen protestarekin.

Parean, ehun bat pertsona elkartu ziren mugimendu feministak eta eragile andanak deituta. «Ezin diegu plaza utzi haien irakurketa lesbofobo eta diskriminatzailea egin dezaten», aldarrikatu zuen Jenofa Berhokoirigoin mugimendu feministako kideak. «Emazte batzuek badute ernalketa lagundurako eskubidea; denek izatea nahi dugu». Gaur egun atzerrira joan ohi da emazte anitz eskubide hori bermatzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Martin Villa auzipetu du Servini epaileak

Martin Villa auzipetu du Servini epaileak

Arantxa Iraola

1976ko Gasteizko hilketengatik eta German Rodriguezen hilketarengatik auzipetu du.

Batzen egitasmoaren aurkezpena egin zuten atzo Donostian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Babes sareko gazteak laneratzeko akuilu

Jone Bastida Alzuru

Batzen gazteak laneratzeko harrera sistema sortu dute. 500 lagunetik gora daude Gipuzkoako Foru Aldundiko babes eta inklusio sarean, eta horien sarbide soziolaborala du helburu

Bilbon pobreziaren kontra egindako manifestazioa. ©OSKAR MATXIN / FOKU

Pobrezia desagerrarazteko «borondate politikoa» galdegin dute kalean

Juanma Gallego

Pobrezia energetikoan jarri dute arreta berezia, argindarraren prezioen igoeraren harira. Diru sarrerak bermatzeko sistema hobea eskatu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna