Albistea entzun

Ion Parot euskal presoaren baldintzapeko askatzearen alde bildu dira

Atzo ematekoa zuen Parisko Auzitegiak Paroten eskaeraren erantzuna, baina ez dute jakinarazi. Bakegileek «adi» egoteko eskatu dute, eta berretsi Ipar Euskal Herria blokeatzeko prest daudela
Prentsaurrekoa egin zuten Bakegileek atzo arratsaldean, erabakia salatzeko.
Prentsaurrekoa egin zuten Bakegileek atzo arratsaldean, erabakia salatzeko. BOB EDME Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2022ko ekainak 16 - Baiona

Atzo espero zuten erantzuna, baina Parisko Auzitegiak ez du oraino jakinarazi zein erabaki hartu duen Ion Parot euskal presoaren baldintzapeko askatasunari buruz. Halere, hura baldintzapean aske uztea galdetzeko dozenaka lagun bildu ziren atzo arratsaldean, Baionako suprefeturan. Bake Bideko Anaiz Funosas bozeramaileak salatu zuen «denborarekin jolasten» ari direla. «32 urte preso daramatzan Ion Paroti erantzuna zor zioten».

Hala, Bakegileek «adi» egoteko eskatu diete herritarrei. Izan ere, ondoko orenetan espero dute erabakia — edizio hau ixterako ez zuten auzitegiaren deliberoaren berri—. Funosasek iragarri zuen, erabakiaren arabera, Ipar Euskal Herria «blokeatzeko» prest daudela. «Parisko Auzitegiak ezezkoa ematen badu, edo, fiskalak hamaikagarren aldiz helegitea ezartzen badu, berehala antolatuko dugun blokeatze eguna jakinaraziko dugu», erran zuen. Beraz, espero daiteke gaur emanen dutela ekintzaren dataren berri.

Parotek baldintzapekoa eskatzen duen seigarren aldia da oraingoa. Parisko Auzitegiak haren galdea maiatzean aztertu zuen, baina Terrorismoaren Kontrako Parisko Auzitegian egindako auzi saioan, prokuradorea kontra agertu zen, berriz. Fiskalaren jarrera «etsigarritzat» jo zuen haren abokatuak orduan, «Ipar Euskal Herriko egoera nola aldatu den ikusirik».

Ion Kepa Parotek 32 urte daramatza preso, eta egun Mureteko kartzelan da (Okzitania, 425 kilometro). 72 urte bete berri ditu. Fiskalak, egindako auzi saioan, presoak haren baldintzapeko askatasuna lortzeko «goizegi» zela argudiatu zuen.

Esnalena, uztailean

Iragan astean, ekainaren 10ean ematekoa zuten ere Jakes Esnal euskal presoaren baldintzako askatasun galdearen erantzuna. Hori ere atzeratu zuten: uztailaren 21era arte. Korapilatsua da Esnalen afera, eta prozedura luzatu da. Baldintzapeko askatasuna galdetu zuenean,CPMS Segurtasun Neurrien Diziplina Anitzeko Batzordearen iritzia ukan zuen, 2020ko urtarrilean. Baina auzi saioa egin zutenerako, «iraungia zen», haren abokatuak azaldu zuenez. Horrenbestez, epaileak batzordeari berriz eskatu dio presoaren «arriskutsutasun mailari» buruzko iritzia batzorde horri. «Ez dugu onartzen terrorismoaren kontrako logikak eskubideak alde batera uztea eta estatu mendekuak etengabe irautea», erran zuten orduan Bakegileek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sare Herritarrak antolatutako manifestazioa, Bilbon. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Baldintzapean aske geratu da Jesus Mari Gomez euskal presoa

Iosu Alberdi

Gomezek 22 urte eta erdi egin ditu espetxean. 2021eko irailetik hirugarren graduan zegoen.

'Mozal legearen' aurkako protesta bat Gasteizen, iazko otsailean. ©Jaizki Fontaneda / Foku

'Mozal legea' aldatzeko txostenak aurrera egin du, ERCk bide emanda

Jon O. Urain

Espainiako Kongresuko Barne Batzordean eztabaidatuko dute gaiaz, baina orain arteko testuak aurrera egin du desadostasunak dauden lau puntuetan ados jarri gabe.

Ikasle Abertzaleen agerraldia, atzo, Gasteizen. ©BERRIA

IAk salatu du 34 ikasleri espedientea irekiko dietela

Berria

Manifestazio bat egingo dute otsailaren 16an Gasteizen, besteak beste, EHUn «kontrol soziala amaitu» dadin

<em>Mozal legearen</em> aurkako protesta bat, iazko otsailean. ©ELOY ALONSO / EFE

'Mozal legearen' erreforma ahalbidetzeko eskatu die PSOEk EH Bilduri eta ERCri

Xabier Martin - Jon O. Urain

Gaur batzartuko da Herritarren Segurtasunerako Espainiako Legea aldatzeko lantaldea. EH Bilduk ez du onartuko erreforma «light» bat

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...