Altsasuko auziko bost preso bigarren graduan sailkatu dituzte

Oihan Arnanzek, Jokin Unamunok, Adur Ramirez de Aldak, Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak baimenak eskatu ahal izango dituzte

JON URBE / @FOKU.
Edurne Begiristain.
Gasteiz
2020ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Espainiako Espetxe Zuzendaritzak bigarren graduan sailkatu ditu Altsasuko auzian zigortutako zazpi gazteetatik bost, eta, horrenbestez, unean uneko baimenak eskatzeko eskubidea izango dute. Oihan Arnanzek (bederatzi urte eta erdiko zigorra), Jokin Unamunok, Adur Ramirez de Aldak (zortzi urte eta erdiko zigorra), Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak (zazpi urte eta erdiko zigorra) jaso dute Espetxe Zaintzaren jakinarazpena. Zigorraren laurdena betea duten honetan sailkatu dituzte bigarren graduan.

Bost gazteek unean uneko baimenak eska ditzakete Zaballako (Araba) espetxetik ateratzeko, asteburuetan edo jaiegunetan. Era berean, bigarren graduan egonik, hirugarren gradura pasatzea eskatzeko aukera edukiko lukete. Oihan Arnanzek, Jokin Unamunok eta Adur Ramirez de Aldak 1.151 egun daramatzate kartzelan, eta Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak, berriz, 619 egun.

Altsasuko auzian zigortutako beste bi gazteak, IƱaki Abad eta Aratz Urrizola, berriz, hirugarren gradura aldatu zituzten iazko urte amaieran, eta ordutik egunero atera ahal dira kartzelatik lana egiteko edo trebatzeko, eta gaua barruan pasatu behar dute; asteburuak ere kanpoan igarotzen dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.