'Aita Mari' ontzia geldiarazi dute Palermoko portuan

Italiako kostazainek azterketa bat egin diote itsasontziari, eta portuan egotera behartu dute, ontziak «irregulartasunak» dituela argudiatuta

Apirilean Aita Mari-k erreskatatutako migratzaileak. ITSAS SALBAMENDU MARITIMOA.
mikel p ansa
2020ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Apirilaren 19an 34 bat migratzaile porturatzea lortu zuen Aita Mari ontziak, eta orain Palermoko portuan zegoen. Araudia betetzen ote zuen ikertzera joan dira kostazainak, eta, haien esanetan, Aita Mari-k ez du araudia betetzen, eta arriskuan jartzen ditu eskifaiaren eta ontzian ibil daitezkeen pertsonen segurtasuna. Xehetasun gehiago ez dira iritsi oraindik,, baina kostazainek adierazi dute itsasoko ingurumenari eta nabigatzeko segurtasunari kalte egiten dioten baldintzak dituela itsasontziak, eta horiek konpondu bitartean portuan egon beharko duela. Itsas Salbamendu Maritimoa gobernuz kanpoko erakundeak kudeatzen du Aita Mari, eta ehunka migratzaile salbatu ditu Mediterraneoan azkeneko hilabete hauetan.

Atzo Aita Mari bezala, herenegun Sea Eye gobernuz kanpoko erakundearen Alan Kurdi ontzia ere portuan egotera behartu zuten, hari ere «irregulartasunak» aurkitu zizkiotela argudiatuta. Kostazainek beren jarduna arrazoitu dute, esanez atzerriko banderak dituzten ontziek Italiako portuetan atrakatzen dutenean azterketa «ohikoak» egiten dizkietela, araudia betetzen ote duten egiaztatzeko.

Italiak eta Maltak apiril hasieran itxi zizkieten portuak Mediterraneoan erreskatatutako migratzaileak daramatzaten ontziei. Aita Mari eta Alan Kurdi portu seguru baten zain egon ziren astebete inguruz, garai hartan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.