Albistea entzun

Txertaketei esker, hazkunde iragarpenak handitu ditu Bruselak

Iker Aranburu -

2021eko maiatzak 13

«COVID-19aren itzala Europako ekonomiatik urruntzen ari da». Esaldi horrekin laburtu du egoera ekonomikoa Paolo Gentiloni Europako Batzordeko Ekonomia komisarioak. Urte hasiera kaskar batean berriro atzeraldi teknikoan erori ondoren, dagoeneko martxa ari da hartzen jarduera ekonomikoa, txertaketak erritmoa hartu ahala. Horren ondorioz, puntu erdi bat handitu du aurtengo eta datorren urteko hazkunde iragarpena euroaren eremuan: %4,3 2021ean eta %4,4 2022an.

Giro ekonomiko hobeak, gainera, EBko kide guztiei egingo die mesede, eta, horri esker, denek datorren urtea amaitu baino lehen berreskuratu beharko lukete pandemiaren aurretik zuten jarduera.

Hazkundearen buru, 2020an kolperik handiena jasan duten estatukideak izango lirateke: Espainia (+%5,9) eta Frantzia (+%5,7). 2022an, berriz, Espainia haziko litzateke gehien (+%6,8) eta Italia ondoren (+%4,4). Hain zuzen ere, bi estatukide horiek jasoko dute diru gehien Europako Batasuneko 750.000 milioi euroren suspertze funtsetik. Lehen diruak urtearen bigarren erdialdean iritsiko direla kalkulatu du Europako Batzordeak bere iragarpenetan.

Laguntza publikoen alde

Gentilonik azaldu duenez, hiru izango dira EBren ekonomiaren suspertzearen motorrak: azken urtean blokeaturik izan den gastu pribatua, enpresen inbertsioak, eta esportazioak. Edonola ere, komisarioak ohartarazi du goizegi dela azken urteko motorra itzaltzeko, gastu publikoarena. «Inoiz ikusi gabeko laguntza publikoa funtsezkoa izan da —eta horrela da orain ere— Europako langileei eta enpresei ekaitza pasarazteko».

Gastu publiko horrek, ordea, badu bere alde txarra: defizit publikoa %8ra iritsiko da aurten, eta %4ra datorren urtean. Horren ondorioz, zor publikoa ez da gutxienez 2023ra arte jaitsiko BPGaren %100etik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zamaketariak eta portuko beste langileak Baionako portua blokeatzen, atzo, Tarnosen. ©PATXI BELTZAIZ

Erretreten erreformaren aurkakoek Baionako portua blokeatu dute

Iker Aranburu

Erretreta gibelatzeko proiektuari buruzko eztabaida astelehenean hasiko da Frantziako Asanblean

LABek  elkarretaratzea egin zuen azaroan, Adegiren egoitzaren atarian. ©Jon Urbe / Foku

Lehen bilera Gipuzkoako metalgintzan

Irune Lasa

Sindikatuek langileen erosahalmena bermatzeko adinako soldata igoerak nahi dituzte.

Urteko azken hiruhilekoan 9.000 lanpostu galdu dira Hego Euskal Herrian

Urteko azken hiruhilekoan 9.000 lanpostu galdu dira Hego Euskal Herrian

Jokin Sagarzazu

Bereziki zerbitzuen sektorean nabaritu da: 22.700 langile gutxiago daude. Industriak eta eraikuntzak eutsi egin diote, eta enplegua sortzen jarraitu dute.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...