ARKUPEAN

Senperren zuriketa

Amaia Nausia Pimoulier -

2020ko urtarrilak 16

Astearte goizean irratia piztu eta Borja Senperren prentsaurrekoarekin zuzenean nola lotzen zuten entzun nuen; bere ahotik «askatasuna», «konpromisoa», «errespetua», «familia» eta antzeko kontzeptuak irten ziren. Senperrek emandako prentsaurrekoaren inguruan komentatzen aritu ziren tertuliakide, kazetari, alderdikide eta arerio politiko guztiek, eta irrati batzuk sintonizatu nituela esan dezaket. Bere figuraren inguruko amaierarik gabeko laudorioak bota zituzten. Oro har, guztiek azaltzen zuten, PPko politikariak esan arren familia kontuengatik hartutako erabaki pertsonala zela, atzetik Genovako alderdiaren egungo ildo politikoarekin zuen deserosotasunak asko astindu zuela bere erabakia.

Bi egun hauetan oso hitz politak irakurri ditut Senperren inguruan, pertsona moderatua, zentrokoa eta elkarrizketarako prest beti zegoena. Eta ez dut zalantzan jartzen noski, baina orduan, nire galdera da: zer arraio egiten zuen PP bezalako alderdi ustel eta ultraeskuindar horretan? Ez al zekien non zebilen? Irakeko gerraren kontrako bere adierazpenen baten bila ibili naiz eta ez dut aurkitu, agian ez dut ongi arakatu hemeroteka, ziur egin zituela, horren zentrokoa izanik ez dut zalantzarik. Baina, zur eta lur geratzen naiz horrelako pertsona bikainak PP bezalako alderdi batetan militatu izanagatik. Beste galdera bat sortzen zait: ba al zekien Borja Senperrek PPk Bilbon duen egoitza eraikitzeko ETAren biktimei zuzendutako donazio anonimoak desbideratu zituela? Edo B Kutxaren affaire guztiak ez zuen bere sena nahikoa astindu asteartean hartutako erabakia aurrera eramateko? Senperrek eta Abascalek militantzia partekatu zuten hogei urtez Aznarren garairik gogorrenetan; itxura denez, orduan ez omen zitzaion iruditzen bere alderdia horren ultraeskuindarra.

Ohitura hori dugu, ezta? Horren eskuinekoak ez diruditen eta eskuineko alderdi batean dauden politikariak goraipatzea. Noski, alderaketa norekin egiten duzun arabera edonor izan daiteke moderatua. Gogoratzen Gallardon PPko moderatu edo ezkertiar gisa aurkezten zigutenean? Gogoratzen Cifuentesek ere bere tatuajeak erakusten zituenean oso modernoa zela esateko? Egia da, Donostiako alkate izateko, Borja Senperrek oso kanpaina pertsonalista egin zuela, PPko siglak ez ziren inondik inora ikusten, baina hori ez da nahikoa horren deseroso sentitzen zaren alderdiarekin apurtzeko. Susmoa daukat ere ez zela deserosotasun ideologiko kontua, marketin kontua baizik. Siglak mesederik egiten ez ziotenez, marka pertsonalarekin probatu zuen. Baina esanen nuke ez dela oso zentzuzkoa hainbeste laudorio botatzea ere non ibili den horren berandu konturatu den bati.

Politika utzi du Senperrek, baina ez doa esku hutsik, lanpostu bikaina eskaini omen diote sektore pribatuan. EAEko PPn afiliatu zen 1993an, 18 urterekin. Gaia ez da Borja Senper politikatik joatea, erantzuna oso erraza da, PP alderdi hondarra da Gipuzkoan, eta, bere etorkizuna zalantzazkoa izanda, beste irtenbide bat bilatu du. Eta politika utzi du Big four horietako batengatik. Multinazional horretan, ziur aski, ez du nomina mespretxagarririk izango. Zer meritu ditu Borja Senperrek E.Youngen zuzendari gisa fitxatzeko, 17 urte zituenetik politikan bakarrik aritu bada? PPren giroarekin nazkatuta bazegoen, esan beharko zaio E.Young taldean bere alderdikide nahikotxo topatuko dituela, ate birakarien betiko kontua.

Eta Euskadiko PPren gainbehera ikusita, batez ere Gipuzkoan, oso gaizki pentsatua izan naiteke, ni ere hala naiz, baina nik uste dut Borja Senperrek PPren norabide ultraeskuindarrarekin nekatuta egoteaz gain (aurreko hamarkadetan PP ez omen zen horren ultra) alderdia uzten duela eserlekua harrapatzen jarraitzeko aukera gutxi dituelako. Baina hori nire teoria baino ez da.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna