Pedro Sanchezek negoziazioak etetea egotzi dio Pablo Iglesiasi

PSOEren ustez, Podemosek «inbestiduraren aurkako bozketa justifikatzeko» egin du galdeketa

2019ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak galdeketa «trukatu» batekin negoziazioak etetea egotzi zion atzo Pablo Iglesias Elkarrekin Podemoseko buruari. Beraz, nahiz eta inbestidura saiorako aste bat bakarrik falta den, airean dago zer gertatuko den.

Podemosek joan den ostiralean iragarri zuen egun horretatik hasieta uztailaren 18ra bitarteanegingo zuela kontsulta alderdikideen artean. Noelia Vera Podemoseko bozeramaileak azaldu zuenez, galdera bakarra egingo zieten alderdiko kideei: «Nola bozkatu behar dute Podemoseko diputatuek hamahirugarren legealdiko inbestidura saioan?».

Buruzagi sozialistak esan zuen bost eskaintza desberdin egin zizkiotela Podemosi, eta Iglesiasen alderdiak denak baztertu zituela.Azkeneko eskaintzan, formakuntza teknikoa zuten pertsonak ministro izateko aukera eman zioten alderdi moreari. Gobernuko jarduneko presidentearen ustez, «egindako galdeketak ez du errealitatea jasotzen». Izan ere, ez da Podemosi egin zioten azken proposamen hori islatzen.

Nahiz eta Iglesiasek argi utzi zuen galdeketa «herriak zer nahi duen» jakiteko asmoarekin egin zutela, Sanchezek esan zuen galdeketa horrekin «inbestiduraren aurkako bozketa justifikatu» nahi zutela, «eskuin muturrarekin» bat eginez.

Sanchezen arabera, «alde handia dago PSOEren eta Podemosen artean gai garrantzitsu askotan», eta argi utzi zuen ez zuela Iglesiasi deitzeko asmorik. PP eta Ciudadanosi zuzendu zitzaien, ordea, eta «arduraz jokatzeko» eskatu zien: inbestidura independentisten eskuetan ez egoteko.

PSOEko buruak PP, Ciudadanos eta Podemosi eskatu zien haren inbestidura «ez blokeatzeko». «Nahiz eta ez dudan nahi hauteskundeak errepikatzea, ni izango nintzateke onuradunik handiena, eta Podemos kaltetuta aterako litzateke», esan zuen.

Bilerak bai, eskaintzarik ez

Teodoro Garcia Egea PPko idazkari nagusiak Sanchezek «nahierako inbestidura» nahi duela esan zuen atzo prentsaurreko batean. Haren ustez, Sanchez izango da «hurrengo astean gertatzen denaren erantzule bakarra». Garcia Egeak alderdiak lanean jarraituko zuela azaldu zuen. Izan ere, PPko idazkari nagusiak argi utzi zuen «Sanchezekin bilera asko» egin dituztela, baina ez dutela «inolako eskaintzarik» jaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.