CDUk eskuin muturrarekin bat egin izanak krisia eragin du Alemanian

Turingiako gobernuburuak iragarri du AfDren babesari uko egin eta dimisioa emango duela

Erredakzioa
2020ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Hautsak harrotu ditu Alemanian Turingiako landerrean gertatutakoak. Die Linke ezkertiarrak irabazi zituen urriko bozak, baina Bodo Ramelowk ez zuen gehiengo osoa eskuratu. Hala ere, inbestidura saioan gehiengo sinplearekin haren hautagaitza aurrera ateratzea espero zuten, SPD Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren eta Berdeen babesarekin.

Baina ezustean, CDU Batasun Kristau-Demokratak eta AfD Alemaniarentzako Alternatibak FDPko hautagaiaren alde egin zuten. Hala, Thomas Kemmerichek 45 boto eskuratu zituen.

Krisia baretze aldera, Kemmerichek dimisioa ematea erabaki zuen atzo, eta FDP alderdiak parlamentua desegiteko eskatuko duela iragarri zuen, hauteskundeak berriz egin ahal izateko. Kemmerichek ukatu egin zuen AfDrekin inolako akordiorik egin izana, eta «amarru gaiztoak» egitea egotzi zion.

Lehen ministroak, ordea, ez zuen kargua uzteko erabakia bere kabuz hartu. Alderdiak estu hartu zuen gobernuburua. Aurrez, ARD telebista kateari eskainitako elkarrizketa batean, ohartarazia zuen muturreko jarrerak indartzeko soilik balioko zutela bozek. Baina ordu gutxira, eta alderdiko buruzagitzarekin bildu ostean, atzera egin eta kargua utziko duela iragarri zuen lehen ministro hautatu berriak. Alderdiak komunikabideei helarazitako oharrean zehaztu zuen dimisioarekin «eskuin muturraren babesak eragindako estigma» desagerrarazi nahi zuela Kemmerichek.

Marra gorriak

CDUk eskuin muturrarekin bat egin izanak Angela Merkel kantzilerraren haserrea eragin du. Gobernuburuak «barkaezin» iritzi dio gertatutakoari; izan ere, eskuin muturrarekin edo ezkerrarekin aliantzak eratzeko muga ezarria zuen hark, eta Turingiako alderdikideek gainditu egin uted marra gorria. «Egun ilunak dira demokraziarentzat; urratu egin dituzte CDUren balioak».

Mike Mohring CDUko Turingiako buruzagiak begi onez ikusi du liberalak sostengatu izana, haren hitzetan ez baitira eskuin muturraren botoaren erantzule. Adierazi du bi bozketata n abstenitu ostean hirugarrenean egin zutela zentro-eskuineko hautagaiaren alde. Haren argudioek ez dute sostengurik izan gainontzeko taldeetan. CDUk eta SPDk osatzen duten gobernu koalizioa larunbatean elkartu da krisiaz aritzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.