Albistea entzun

ERREZETA

Barazki eta muskuilu arroz saldatsua

JUANAN RUIZ / FOKKU Tamaina handiagoan ikusi

Iker Markinez - Kuko Jatetxea, Ormaiztegi

2018ko ekainak 30

OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT

400 g arroz, bonba motakoa.

Kilo erdi Bretainiako muskulu.

Kalabazin bat.

200 g leka.

Azenario bat.

Tipulin bat.

Bi baratxuri ale.

Tomatea.

Gatza.

Oliba olio birjina.

1

Kalabazina, lekak eta azenarioa garbitu eta zuritu (azenarioa bakarrik), eta karratu txikietan moztu; baita tipulina eta baratxuri aleak ere.

2

Lapiko batean, olio zurrusta bat gehitu, eta barazki guztiak bota. Gatz pittin bat erantsi. Hogei bat minutuz erregosi su motelean.

3

Ondoren, tomatea moztu zatietan, eta lapikora gehitu. Beste bost minutuz erregosi, eta nahastu.

4

Gero, arroza gehitu, eta bota ura, arroza halako hiru, arroz saldatsua nahi baitugu. Beste gatz pixka bat bota, eta, irakiten hastean, gorderik genituen gainontzeko barazkiak nahastu.

5

Irakiten utzi, hogei minutuz, su ertainean.

6

Orain, muskuluak garbitu, eta bertara bota, eta beste bost minutuz egosi denak, irekita gera daitezen.

7

Nahastu arroza, eta zerbitzatzeko prest dago.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alvaro Arrizabalaga—ezkerretik hasita bigarrena— bisitariei azalpenak ematen. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Lezetxiki, altxor arkeologikoa

Amaia Jimenez Larrea

Paleolitoko indusketetarako bereziki «garrantzitsua» da Lezetxiki. Bertara egin duten bisita gidatuari esker, bisitariek aztarnategiaren egoera ikusi ahal izan dute.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Aktore asko goi maila artistikora iritsi dira umeentzako obrei esker»

Unai Etxenausia

Teatro Paraiso antzerki konpainiaren sortzaileetako bat da Lopez. Konpainia hori Gasteizko Abetxuku auzoan sortu zen, haurrentzako antzerkia egiteko. Singapur, Kanada, Norvegia... Mundu osoan zehar ematen dituzte antzezlanak.
Gazte batzuk sakelako telefonoa erabiltzen. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Euskal gazteek egunean ordu ugari pasatzen dituzte Instagramen

Urtzi Urkizu

11-17 urte artekoak egunean 23 aldiz sartzen dira aplikazioan, eta aldi bakoitzean, 26 minutuz

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...