Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA

Oihanederren azken dantza

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxea proiektuko kideek azken emanaldia antolatu dute, Falerina lorategian. Liher eta Lukiek rock taldeak gonbidatu dituzte azken agurra egiteko.
Oihanederreko kideek azken emanaldia egin zuten atzo.
Oihanederreko kideek azken emanaldia egin zuten atzo. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Unai Etxenausia -

2022ko uztailak 1 - Gasteiz

Bateriaren bonboa jo du. Behin. Eta beste behin, eta beste behin, eta beste behin... Taupadak dirudite. Lasai jotzen ari da, oraindik soinu probetan baitaude kontzertua joko duten bi taldeak. Giroa ere lasaia da Gasteizko Falerina lorategian dauden soinu teknikarien artean. Izan ere, ekaitzaren aurretik beti izaten da barealdia. Liher eta Lukiek rock taldeek ekaitz musikala izan nahi dute Oihaneder Euskararen Etxeak antolatuko azken emanaldian. Izan ere, azken dantza izango da Oihanederrentzat.

Zortzi urteko ibilbidearen ondoren, agur esan du Oihanederrek. Euskara eta euskarazko sorkuntza bultzatu dute urte horietan guztietan proiektua kudeatu duten Lazarraga kultur elkarteko kideek. Horregatik, herritarrak agurtzeko emanaldia antolatu dute Kortxeteak & Krispetak kontzertuen zikloaren barruan.

Bi ordu baino gutxiago falta dira kontzertuak hasteko, eta Iker Durana Oihanederreko kudeaketa arduraduna lorategiaren inguruan bueltaka dabil, kontzertuak ondo joan daitezen dena prestatzen. Pozik dago, baina, aldi berean, nostalgia pixka bat ere sentitzen du; zortzi urte hauetan bizi izan duen guztia oroitzen baitu. «Urduritasun eta pena puntu bat daukat. Urte hauetan bederatziehun jarduera baino gehiago antolatu ditugu; zaila egiten zait pentsatzea hau azkena izango dela», azaldu du. Izan ere, konturatu orduko iritsi zaie duela urtebete «hain urruti» zegoen eguna.

Duranak bezala, proiektuaren parte izan diren guztiek daukate zapore gazi-gozo bat; lorategiko lasaitasunean nostalgia eta poza batzen baitira. Hala ere, horrek ez du lan erritmoa oztopatu, eta «beste edozein emanaldi izango balitz bezala» prestatu dute gaurkoa ere. Hala esan du kudeaketa eta administrazio arduradunak.

Kontzertuak hasteko hamar minuturen faltan, gutxinaka, jendez betetzen hasi da parkea. Gasteizko alde zaharreko Zaharraz harro! jaiak ere badira, eta jende asko zuzenean igo da Aiztogile kaleko tabernetatik lorategia dagoen muinoraino.

Garazi Barrena eta Unax Iñarra gazteak puntual iritsi dira kontzertura. Liher taldearen zale amorratuak dira. Esan dutenez, «plan polita» iruditu zaie; izan ere, Iñarrak nabarmendu du ohituta dagoela kontzertuak gaztetxeetan ikustera, eta eskertzekoa dela horrelako «leku ikusgarrietan» ere kontzertuak entzuteko aukera izatea.

«Oihanederreko azken ekitaldia da, baina ez egin negarrik». Horiek izan dira Josu Ximun Lukiek taldeko abeslari eta gitarra jotzailearen lehen hitzak abesten hasi aurretik. Eta, ustekabean, hasi da lehenengo kontzertua.

Pixkanaka, berotzen hasi dira entzuleak, eta, Liher hasi denerako, dantzatzera ere animatu dira. Irribarrea ahoan, taldearen doinuez gozatzen ari da Ane Karetxe. Esplikatu du «pena bat» dela Oihanederrek bere ibilbidea amaitu izana: «Asko eskaini dio Gasteizko euskal kulturari. Halere, espero dut Gasteizko kafe antzoki berriak ere gauza asko eskaintzea».

Azken emanaldia amaitu bada ere, bihar bulegora itzuliko dira Oihanederreko langileak. Duranak argi esan du: «Gaurkoa ez da agur bat izan, gero arte bat baizik».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ANDONI CANELLADA / @FOKU

«Ahituta amaitzen dugu, baina zoriontsu»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Klasikoetan klasikoena da Arnoldo izozkitegia Donostian. 1935ean hasi ziren, eta laugarren belaunaldiko kidea da Alustiza: «Hauxe da txikitatik edoski duguna; gure odola da, eta ezin genuen hiltzen utzi».
Mariana Etxegarairen hilobia, Hazparnen (Lapurdi). ©HAZPARNEKO HERRIKO ETXEA

«Kantuan hastean hein bat lotsatua nintzen, baina ahantzia nuen berehala»

Miel A. Elustondo

Julien Vinsoni zor bide zaio bertsolaritzari buruzko aipurik zaharrenetakoa, 1869ko irailean Saran egindako Lore Jokoetakoa. Hantxe dira ageri Jatsuko Piarres Ibarrart 'Bettiri', Azkaineko Mari Luixa Erdozio eta Joanes Etxeto 'Senpereko errienta' koplariak. Usteak ustel, Erdozio ez da salbuespen. Garaian, beste bi emakumezko ere nabarmendu ziren kantuan, Mariana Etxegarai 'Aña Debrua' eta Marie Hargain, bertsolari txapeldunak.
Uribarri Ganboako Garaioko hondartza. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Barnealdeko hondartzak

Eider Etxeberria Soria

Uribarri Ganboako urtegia urte osoan bisitatzeko leku aproposa da, uda sasoian batez ere. Garaioko eta Landako hondartzak daude han, eta bainua hartzea baimendurik dago

Julia Murat, atzo, Urrezko Lehoinabarra eskuetan duela. ©URS FLUEELER / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...