EGITARAUA

2018ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Geroa Elkar-Ekin lelopean, Eusko Ikaskuntzaren 18. kongresua mendeurreneko ekitaldien amaiera izango da, aurtengo udazkenean. Programaren lehen partea, bost saiotan egituratuko dute, 2015az geroztik Eusko Ikaskuntza bultzatzen ari den bost proiektu nagusiekin lotuta. Saio bakoitza euskal hiriburu batean izango da. Kongresuaren itxiera ekitaldia, berriz, Oñatin (Gipuzoa), azaroaren 23an. Hau da egutegi osoa.

Kongresuko aurreneko bost saioak

Urriak 5, Baiona.Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea.

Urriak 19, Gasteiz. Euskararen etorkizuneko eszenarioak elkarrekin eraikitzen.

Urriak 26, Iruñea. Gure jendeak: gizartea eta kultura.

Azaroak 9, Bilbo. Garapen sozioekonomikoa.

Azaroak 16, Donostia.Gobernantza demokratikoa.

Kongresuaren itxiera, azaroak 23, Oñati

9:30-10:00: Dokumentazioaren eta kreditazioen ematea.

10:00-10:15: Eusko Ikaskuntzaren XVIII. kongresuko ibilbidea iruditan (ikus-entzunezkoa).

10:15-12:30: Kongresuko atal bakoitzaren ondorio orokorren aurkezpena.

12:30-14:00: Baionako, Gasteizko, Iruñeko, Bilboko eta Donostiako saioen ondorengo «erronkak».

14:00-15:30: Bazkaria.

15:30-17:00: Solasaldia: Abiapuntu berriaren aurrean mahai ingurua.

17:00-17:30: Oñatiko adierazpena irakurriko da.

17:30-18:00: Kongresuaren amaiera ekitaldia.

Azaroak 24, Oñati

Ekitaldi instituzional handi bat egingo dute, Oñatin. Agintariak, Eusko Ikaskuntzako kideak eta euskal gizarteko hainbat lagun bilduko dira. «Jai eta partaidetza izaera» izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.