Albistea entzun

Koronabirusa

EAJk eta PSE-EEk uko egin diote osasun mentalaren arreta indartzeari

Eusko Legebiltzarrak atzera bota ditu EH Bilduren, EP-IUren eta PPren proposamenak. PSEk eta EAJk diote ez dela diagnostiko berririk behar
Gizon bat Zarautzen (Gipuzkoa), iazko maiatzean, alarma egoera indarrean zenean.
Gizon bat Zarautzen (Gipuzkoa), iazko maiatzean, alarma egoera indarrean zenean. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2021eko urriak 29 - Gasteiz

COVID-19aren pandemiak herritarren osasun mentalean eragin dituen ondorioei buruz eztabaidatu zuen atzo Eusko Legebiltzarrak. Bi proposamen izan zituzten hizpide osoko bilkuran: Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztutako legez besteko proposamen bat eta EH Bilduren mozio bat. Biek ala biek eskatzen zuten osasun mentala agenda politikoaren erdigunean jartzeko, eta Osakidetzan baliabide gehiago bideratzeko buruko osasuna artatzeko. Haatik, EAJk eta PSE-EEk proposamenen aurka bozkatu zuten, eta haien osoko zuzenketak egin zuen aurrera.

Jeltzaleek eta sozialistek argudiatu zuten ez dela neurri berririk eta baliabide gehiagorik behar buruko osasuna artatzeko, eta eskaera bakarra jaso zuten beren testuan: Osakidetzako osasun mentaleko zerbitzuek «arreta berezia» jar dezatela pandemiak herritarrengan eragin ditzakeen ondorio mentalen gainean, eta, horretarako, erabil dezatela osasun mentalaren arloan lan egiten duten «eragileen eta elkarteen esperientzia eta ezagutza».

Oposizioko taldeen irudiko, ordea, Osakidetzak berariaz aztertu beharko luke izurriak buruko osasunean izan duen inpaktua. EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PPk nabarmendu zuten buruko gaitzak prebenitzeko eta osasun mentala artatzeko baliabide eta zerbitzu gehiago behar direla.

Elkarrekin Podemos-IUko Jon Hernandezek ohartarazi zuenez, koronabirusaren izurriaren ondorioz osasun mentalarekin lotutako arazoak «nabarmen areagotu» diren arren, zerbitzuak ez dira neurri eta aldi berean indartu. Hala, proposatu zuen, besteak beste, osasun mentaleko inbertsioak handitzeko eta programa espezifiko bat onartzeko lehen mailako arretan. EH Bilduko Maria Gardek Osasun Sailari eskatu zion diagnostiko «sakon» bat egiteko, jakiteko COVID-19aren pandemiak zer-nolako eragina izan duen herritarren osasun mentalean. Halaber, ezinbestekotzat jo zuen osasun mentaleko estrategia «garai berrietara» egokitzea. Gainera, PPko Laura Garridok Jaurlaritzari eskatu zion plaza kopurua handitzeko gastu soziosanitariorako hitzarmenetan.

Irakurketa «apokaliptikoa»

EAJko Jon Aiartzak, berriz, herritarren osasun mentalari buruzko interpretazio «apokaliptikoa» egitea egotzi zion EH Bilduri, eta azpimarratu gaur egun sare publikoak «babesa» ematen diola herritarren osasun mentalari. Sozialistekin bat egin zuen esatean herritarren buruko osasunaz azterlan ugari daudela eginda, eta ez dela beharrezkoa Osakidetzak diagnostiko berri bat egitea. «Osasun sistemak tresna eta baliabide nahikoa ditu».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indarkeria matxistaren aurka, sanferminak hasi aurreko manifestazioa, Iruñean, artxiboko irudi batean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Bortxaren harea mugikorretan

Jone Arruabarrena

Gasteizko azken hilketa matxistaren harira, eztabaida piztu da babes neurrien eta biktimen gaineko arriskua neurtzearen garrantziaren inguruan. Egungo protokoloak «hutsuneak» dituela diote adituek
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Andre askok ezin dute harreman hori moztu»

J. Arruabarrena

Mendekotasun emozionala sortzea da indarkeriazko harremanen ezaugarrietako bat. Norma Vazquezek azpimarratu duenez, garrantzitsua da hori kontuan hartu eta emakumea errudun ez bihurtzea.
 ©GORKA RUBIO / FOKU
Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkoreka, Tourrarekin lotutako plana azaltzen. ©IREKIA

Erkorekak esan du Ertzaintzako lan gatazkak ez duela Tourra baldintzatuko

Iosu Alberdi

Uztailaren 1etik 3rako «segurtasun publikoaren gida plana» aurkeztu du Segurtasun sailburuak: 1.700 ertzainek parte hartuko dute egunero. Ertzainak Borrokan plataformak, berriz, Urkulluri leporatu dio gatazkari konponbide bat bilatzeko aukera galtzea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.