Iparraldeko hiru eskolatan euskara gehiago izanen da

2022ko ekainaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Heldu den ikasturtetik aitzina, euskara gehiago izanen dute Irisarriko (Nafarroa Behera), Barkoxeko eta Larraineko (Zuberoa) eskola publikoetan. Anne Bisagni-Faure Bordeleko Akademiako errektoreak jakinarazi zuen hiru eskoletako proiektuak onartu dituela. Hala, euskara hutsean arituko dira hiru ama eskoletan, eta, Irisarrin, lehen mailan ere indartuko dute euskararen presentzia.

Larraineko eskolan iaz egin zuten euskara hutsean aritzeko eskaria, baina erantzunik gabe zeuden atzo arte. Protesta gisa, joan den astean gurasoek eskola okupatzea erabaki zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.