Karbono dioxidoaren isuriek gora egin zuten 2019an Hego Euskal Herrian

CO2 isurketak %14 gehitu ziren Nafarroan, eta %4 EAEn. Azken hiru hamarkadetan, 2004. eta 2006. urteen artean isuri zen tona gehien

Bizkaiko Badia Elektrizitateko zentral termikoa. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU.
Maria Ortega Zubiate
2020ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Berotegi efektua sorrarazten duten karbono dioxido gasen isurketek gora egin zuten Hego Euskal Herrian 2019. urtean, aurreko urteko datuekin alderatuta. Espainiako Iraunkortasunaren Behatokia eta AIS Group aholkularitza enpresa izan dira datuok jaso eta kaleratu dituztenak, eta erkidegoka eman dituzte Hego Euskal Herriko zenbakiak; horien arabera, hazkundea lurralde osoan izan zen,baina isurketen hazkundea handiagoa izan zen Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoan baino; %14 handitu ziren berotegi gasak Nafarroan, eta %4EAEn.

Are nabarmenagoa da gorakada azken hiru hamarkadetako datuak kontuan hartuz gero: 1990. urtetik %69 gehitu dira CO2 gasen isurketak Nafarroan, eta %9,5 EAEn. Horiek horrela, azken 29 urteetako isuri denak kontuan hartuta, 181.969 tona CO2 isuri ditu Nafarroak, eta 588.755 tona Araba, Bizkai eta Gipuzkoak guztira.

Argitaratutako txostenaren arabera, Hego Euskal Herriko biztanle bakoitzak, batez beste, 9,5 tona CO2 isuri zituen joan den urtean.

Bi enpresek prestatutako dokumentuak 1990. eta 2019. urteen arteko datuen bilakaera aztertu du. Txostena landudutenek diote isurketek «goia jo» dutela jada, eta, beraz,joera beheranzkoa izangodela, oro har. Hego Euskal Herrian, 2004. eta 2006. urteen artean izan zen isurketa gehien. Adituek aipatutako beheranzko joera hori islatzen da datuetan; izan ere, 2008tik %17 gutxitudira isuriak Nafarroan, eta %20 EAEn.

2050a helburu

Aurtengo urtea salbuespenezkoa izan da esparru ugaritan, eta baita CO2 isurketen kasuan ere. Izan ere, pandemiak eragin duen geldialdi ekonomikoaren ondorioz, berotegi gasen isuriek behera egin dute, nabarmen gainera. Hain zuzen ere, txostenean parte hartu duten adituek aurreikusi dute gas horien isurketek %7,6ko jaitsiera gaindituko dutela. Isurketa hori da, hain justu, adituek urteroko gutxieneko jaitsiera gisa ezarri dutena, 2050. urtean zero isuri izateko helburuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.