Albistea entzun

Eragileak «baikor» dira Parisek murgiltzeaz eginiko zirkularra dela eta

Aste honetan bilkurak egin dituzte Frantziako Hezkuntza Ministerioko teknikariekin Parisen, eta lehen zirriborro bat aurkeztu diete
Hizkuntza eragileetako ordezkariak, atzo goizean, Baionan.
Hizkuntza eragileetako ordezkariak, atzo goizean, Baionan. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2021eko urriak 23 - Baiona

Hizkuntza gutxituen murgiltze irakaskuntza arautzen duen zirkular bat izanen da Frantziako Gobernuaren erantzuna, joan den maiatzean Frantziako Konstituzio Kontseiluak Eskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko Legea atzera bota ondotik. Joan den irailaren 15ean bilkura egin zuten eragileek, hizkuntza erakundeek eta hautetsiek, Jean Castex Frantziako lehen ministroarekin eta Jean Michel Blanquer Hezkuntza ministroarekin, eta aste honetan ere bilkurak izan dituzte Parisen. Prestatzen ari diren zirkularraren «lehen zirriborro bat» erakutsi diete horietan, eta «baikor» agertu dira hartutako norabidea dela eta. Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak hizkuntza gutxituen legeari buruz atzo Baionan antolatu zituzten Jagon jardunaldietan eman zituzten horri buruzko azalpenak.

Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak uste du aitzinamenduak etor daitezkeela Paristik. «Baikorra naiz murgiltzea Lehen Maila osora hedatzeari buruz». Haatik, haren ustez, badira aipatu ez diren gai batzuk. «Bigarren Maila ez da aipatu; Lehen Mailarekin ez dugu aski». Ohartarazi du azterketak euskaraz pasatzeari buruz ere ez direla mintzatu.

Zirkularra «ahula» izanen da, baina «oraingoz ez dugu besterik», Marie Andree Ouret Biga Bai guraso elkarteko lehendakariaren hitzetan. Hala ere, uste du hizkuntza gutxituen murgiltze irakaskuntza normalizatzeko aukera izan daitekeela, aurki oztopo batzuk kentzen ahal dituelako. «Zirkular horren bidez espero dut hemendik aitzina ikasgela berriak irekitzeko eskaerak izanen direlarik errazagoa izanen dela».

Antton Kurutxarri EEP Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak erran du Parisen izandako bilkuratik «aski kontent» atera zirela. «Baina kasu: parean genituen teknikariak ez dira erabakia hartuko dutenak», ohartarazi du. «Zirriborro bat erakutsi digute, eta eduki aldetik badira gauza interesgarriak, baina alerta gorria: zirkular bat besterik ez da! Goiz ala berant galdera egin beharko dugu ea zer egiten dugun Frantziako Konstituzioarekin».

Jorajuriak argitu zuen zirkularraren behin betiko bertsioa urte bukaera aitzin espero dutela. Ondoren, bigarren bataila abiatuko da: hizkuntza gutxituen gaia Frantziako hauteskundeen agendan sartzea, ondoko legealdian konstituzio aldaketa bati buruz joan daitezen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zentro Sozialista hustu duteneko irudi bat, gaur. ©Gedar

Legutioko Zentro Sozialista hustera joan da Ertzaintza, eta bi lagun atxilotu ditu

Berria

Istiluak izan dira. Mugimenduko Sozialistako kideen esanetan, «hogei pertsona inguru» zauritu dituzte agenteek. Bi lagun atxilotu dituzte.

Sare publikoaren aldeko protesta bat, artxiboko irudian ©Aritz Loiola / FOKU

EHIGE «oso kezkatuta» dago Jaurlaritzak itunpeko eskolen itunak berritzeko emandako aginduarekin

Irati Urdalleta Lete

Iruditzen zaie «ikastetxe pribatuen ezkutuko erreskate bat» dela ikasle gutxiago izanda ere itunak mantentzeko agintzea.

Euskarazko orduak emendatuko dituzte Irisarri, Barkoxe eta Larraineko eskoletan

Ekhi Erremundegi Beloki

Gurasoen mobilizazioen ondotik, hiru eskoletako proiektuak onartu ditu Frantziako Hezkuntza administrazioak

lGTBI komunitatearen harrotasun egunaren harira antolatutako manifestazioa, iaz, Iruñean ©Iñigo Uriz / Foku

LGTBI komunitatearen harrotasun egunarekin bat egin dute EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk

Irati Urdalleta Lete

Zenbait eragilek manifestazioak antolatu dituzte gaur arratsalderako Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...