Osakidetzako garbitzaileek kanpaldia abiatu dute Gurutzetan, greba betean

Hitzarmena betetzeko eskatu dute, Osakidetzako lan baldintzekin homologatzeko. Osakidetzak dio enpresei dagokiela negoziazioa

Osakidetzako langileak, atzoko kanpaldian, protestarako afixak itsasten. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU.
jone arruabarrena
2023ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Greban jarraitzen dute Osakidetzak azpikontratatzen dituen garbitzaileek; 85 egun daramatzate lanera joan gabe batzuek, ELAk deituta, eta LAB, UGT, CCOO eta ESK intersindikalak deitutako garbitzaileak ere grebara batu dira apirilaren 26az geroztik. Azken horiek kanpaldi bat antolatu zuten atzo Gurutzetako ospitalearen aurrean (Barakaldo, Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, berriz, adierazi zuen lan baldintzak negoziatzea «enpresei berei eta ordezkaritza sindikalari» dagokiela, eta ez Osakidetzari.

Gehiengo sindikalak adierazi du grebaren bidez «lan baldintzak Osakidetzako langileenekin homologatzea helburu duen ituna» lortu nahi duela. Izan ere, azaldu dutenez, baldintza horiek adostu zituzten sindikatuek enpresekin eta Osakidetzarekin, baina orain «Osakidetzako zuzendaritza» homologazio printzipio hori «hausten» ari dela salatu dute, eta ez zaiela ari langileei baldintza horiek aplikatzen. Osakidetzak, berriz, argudiatu du ez dagokiola berari «berea ez den pertsonalaren lan baldintzak» negoziatzea, eta bere ardura bakarra zera dela, «garbiketa zerbitzua emateko kontratuetan ezartzen diren baldintzak betetzen direla bermatzea».

Sindikatuek esan dutenez, langileak enpresek kontratatu dituzten arren, Osakidetzak du ardura hitzarmena betetzen dela bermatzeko, berak ere adostu zuelako hasierako dokumentu hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.