Albistea entzun

Ukrainak ohartarazi du «gero eta zailagoa» dela Bakhmuteko egoera

NATOko buruaren arabera, Ukraina «epe luzera» kide bihurtzea adostu dute aliatuek. Kremlinek esan du ez dituela entregatuko anexionatutako lurrak
Gizonezko bat laguntza humanitarioa jasotzen, herenegun, Bakhmut ondoko Txasiv Yar herrian.
Gizonezko bat laguntza humanitarioa jasotzen, herenegun, Bakhmut ondoko Txasiv Yar herrian. OLEG PETRASYUK / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2023ko martxoak 1

Errusiarentzat oso garrantzitsua da Donetskeko Bakhmut hiria bereganatzea. Horregatik daramatzate Moskuren indarrek sei hilabete baino gehiago hura kontrolpean hartzeko borrokan. Hura hartuz gero, Kramatorsk eta Sloviansk hirietara hedatu ahal izango luketelako erasoaldia, eta Donetsk eskualdea osorik konkistatzeko moduan egongo liratekeelako. Eta Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak atzo ohartarazi zuen —egunero ematen duen diskurtsoan— egoera «gero eta zailagoa» dela Bakhmuten.

Azken asteetan, Moskuk indartu egin du han egiten ari den erasoaldia, eta Ukrainako indarrak hori pairatzen ari dira. Armadako koronel Oleksandr Sirskik ere estatuburuak plazaratutakoaren antzeko mezu bat idatzi zuen atzo, Telegramen, eta nabarmendu egoera «oso-oso larria» dela Ukraina ekialdean.

Zehaztu zuen, bide batez, Errusia Bakhmuten ari dela eraso egiten Wagner mertzenario taldeko «unitate prestatuenekin». Eta Denis Puxilin Errusiak eskualdean jarritako agintari militarrak atzo Errusiako telebista kate batean baieztatu zuen hiriaren aldirietako auzo bat hartu dutela Wagner taldekoek. «Argi dago Ukrainak Artiomovsk [Bakhmutek izen hori zuen Sobietar Batasunaren garaian] galdu duela. Zalantza bakarra da hori noiz gertatuko den, baina zaila da aurreikuspenak egitea», azpimarratu zuen Puxilinik.

Bestalde, Kremlinek Ukrainako armadari egotzi dio droneekin eraso bat egin nahi izatea Errusiako lurretan, Krasnodar eskualdean eta Adigeako Errepublikan, hain zuzen. Eta droneak aipatuta, asteburuan eta herenegun Errusiak horiekin egindako erasoak izan zituen hizpide Zelenskik atzo, eta diskurtsoa baliatu zuen Mendebaldeko aliatuei «gerra hegazkin modernoak» eskatzeko. NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea Kiev armaz hornitzen ari da, eta Mendebaldeko aliantza militarreko idazkari nagusi Jens Stoltenbergek atzo jakinarazi zuen aliatuek adostu dutela Ukraina aliantzako kide bihur dadila «epe luzera».

«Probokazio bat»

Errusiak bere mugetatik ahalik eta gehien urrundu nahi ditu aliatuen tropak. Eta horrekin guztiarekin lotuta, Errusiako armadak AEBei eta NATOko kideei leporatu die «probokazio bat» bultzatu nahi izatea Ukrainan, horretarako «produktu kimiko toxikoak» erabiliz. Igor Kirilov tenienteak atzo Errusiako telebista kate batean jakinarazi zuenez, substantzia horien sorta bat otsailaren 10ean heldu zen Donetsk eskualdeko Kramatorsk hirira, eta, orduz geroztik, «probokazio bat» prestatzen ari dira. Horren harira, militarrak zera oroitu zuen: John Sullivanek, Errusian AEBen enbaxadore izandakoak, otsailaren 22an esan zuela Errusia arma kimikoak erabiltzea pentsatzen ari dela.

Bi aldeen arteko negoziazioei dagokienez, Kremlineko bozeramaile Dmitri Peskovek atzo adierazi zuen Errusia prest dagoela Kievekin hitz egiteko, baina ez dituela entregatuko anexionatutako eskualdeak: Krimea, Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Israelgo espetxeetan preso daudenen hainbat senide, apirilaren 24an, Gazan. ©MOHAMMED SABER / EFE

Preso palestinarrek gose greba mugagabea abiatuko dute hilaren 18an

Mikel O. Iribar

Presoen Batzordearen eskakizun nagusia da Israelek nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatzea eta kartzeletako atxiloketa administratiboaren erregimena amaitzea; 4.900 presotik 1.014 daude erregimen horretan.

Gizon bat zabortegi batean lanean, Karatxin, Pakistanen. ©SHAHZAIB AKBER / EFE

AIren arabera, klima aldaketak kolokan jartzen ditu oinarrizko giza eskubideak

Maddi Iztueta Olano

Amnesty Internationalek ohartarazi du klima larrialdiak arriskuan jarriko duela gizartearen iraupena. Giza eta diru laguntzak handitu ditzatela eskatu die herrialde aberatsenei.

Ukrainako soldadu bat Donetsk inguruan, artxiboko argazki batean ©EFE

Errusiak adierazi du Ukrainaren «erasoaldi handi bat» zapuztu duela

Igor Susaeta

Moskuk nabarmendu du Ukrainako armadaren 250 bat soldadu hil dituela Donetsken. «Informazio faltsua» zabaltzea eta «operazio psikologiko bat» martxan jartzea egotzi dio Kievek Kremlini.

 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.