Albistea entzun

Madril-Bilbo hegaldi bat egin dute zabor organikotik lortutako erregaia erabiliz

Petronorrek finduriko bioerregaia erregai arruntarekin nahastu dute. Iberiaren arabera, 1,4 tona CO2 gutxiago igorri dituzte atmosferara
Madrilgo aireportuko langile bat bioerregaia erabili zuen hegazkina ikuskatzen, atzo.
Madrilgo aireportuko langile bat bioerregaia erabili zuen hegazkina ikuskatzen, atzo. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2021eko azaroak 4 - Bilbo

Hegazkin batek bioerregaia erabiliz egin zuen atzo Madril eta Bilbo arteko hegaldia. Petronorrek ekoitzitako erregai organikoa A1 Jet keroseno arruntarekin nahastu zuten, eta, Iberia hegazkin konpainiaren arabera, ohiko hegaldi batek baino 1,4 tona CO2 gutxiago igorri zituzten atmosferara bidaian. Erregai mota horrekin Euskal Herrian lurreratu den lehen hegaldia da. Dena den, ez da azkena izango, 2025ean Europako hegazkinek erabiltzen duten erregaiaren %2 biologikoa izatea nahi baitu Europako Batasunak.

13:30ean hartu zuen lur hegazkinak. 180 bidaiari eraman ditzakeen Airbus A320 Neo bat izan zen, eta Petronorrek iragan abuztuan eginiko bioerregaia erabili zuen. Muskizeko (Bizkaia) findegiak 5.300 tona bioerregai ekoitzi zituen, haien kalkuluen arabera, Bilbo eta Madril arteko 40 hegaldik sortzen duten kutsadura eragozteko adina. Bioerregai horrek arauzko parametro guztiak betetzen ditu, eta keroseno arruntarekin nahastuta erabiltzen da.

Bioerregaia egiteko, nekazaritzako eta jaki industriako hondakin organikoak erabili ditu Petronorrek. Prozesu horretan, besteak beste, Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresaren laguntza izan du. Olioa oinarri duten hondakinak tratatzen dituen enpresa bat da, eta hark egokitu du findegirako gerora erregai bilakatu zen oinarri likidoa.

Petronorrek eta Iberiak etorkizunerako lehen probatzat jo dute hegaldia. Izan ere Europako Batzordearen asmoa da bioerregaien erabilera zabaltzea. Iragan uztailaren 14an Fit for 55 neurri sorta aurkeztu zuen, eta helburu oso baikorrak ezarri zituen. 2025ean Europako hegaldiek erabiliko duten erregaiaren %2 biologikoa izatea nahi du batzordeak, eta 2030ean erabiliko dutenaren %5. Hortik aurrera erabilera asko zabaltzea aurreikusi du, eta 2050ean batez-besteko hori %63raino iristea.

Ugaltze horren gako handietako bat hidrogenoaren erabilera orokortzea da. Erregaien deskarbonizazioaren pauso handia harekin emango da, egun hegazkin elektrikoak egiteko saiakerak ez baitira arrakastatsuak izan. Petronor hidrogeno planta bat eraikitzen ari da Bilboko portuan, eta 2024rako erabilgarri izatea espero du. Hala ere, enpresako iturrien arabera, ez du alboratuko erregai organikoen ikerketa.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Bizkaiko ostalaritzakoa da berritu gabe dagoen itunetako bat. ©Oskar Matxin Edesa / Foku

Soldatak %4 ari dira igotzen batez beste aurten EAEn

Iker Aranburu

Urtea hasi denetik 283 hitzarmen berritu direnez, bikoiztu egin da itun berritua dutenen kopurua.

Eusko Jaurlaritzako langile publikoak Lakuako eraikinean sartzen. ©Raul Bogajo / Foku

Langile publikoen soldatak %0,5eraino igoko dira urrian

Iker Aranburu

Urte amaieran beste emendatze bat izan dezakete, baldin eta Espainiako BPGak %2,1eko hazkundea gainditzen badu.

Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroa eta Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroa, eurotaldearen bilera baten hasieran, irailean, Santiagon (Galizia). ©XOAN REY / EFE

Kaxoitik atera dira guraizeak

Iker Aranburu

Frantziako eta Espainiako gobernuek kendu egingo dituzte inflazioari aurre egiteko indarrean jarritako laguntza gehienak, defizitaren aurkako borrokari berriro heltzeko

Gasolindegi bateko langile bat, erregaien prezioak aldatzen ©Sergio Orduñez( Efe)

Inflazioak gora egin du irailean, energiak garestitu izanaren ondorioz

Jokin Sagarzazu

Espainian bederatzi hamarren igo da, %3,5eraino. Hego Euskal Herriko datua hilaren erdialdean emango du INEk.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...