Bi erakusketa eta biltzar bat, Balentziagaren 125. urtemuga ospatzeko

Moda jostunari eskainitako nazioarteko lehenengo biltzarra hartuko du Getariako Balentziaga museoak aurten, diseinatzailea jaio eta 125 urtera
Balentziaga museoko eta instituzioetako ordezkariak, atzo, Getarian egindako agerraldian.
Balentziaga museoko eta instituzioetako ordezkariak, atzo, Getarian egindako agerraldian. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA Tamaina handiagoan ikusi

Itziar Ugarte Irizar -

2020ko urtarrilak 22

Aurten duela 125 urte jaio zen Cristobal Balentziaga moda sortzailea, urtarrilaren 21ean, Getarian (Gipuzkoa). Han dago bere izen-abizena daraman museoa, jostunaren «lehenengo prestakuntza urteen eta heldutasun profesionalaren oroimenez», eta hark hartuko ditu aurten Balentziagaren jaiotzaren 125. urteurrena ospatzeko jarduerak. Atzo aurkeztu zuten zeintzuk izango diren bai museoko ordezkariek eta bai instituzio publikoetakoek. Helburu nagusia bat izango dela azaldu zuten: «Balentziagaren obraren ondarezko balioa azpimarratzea».

Bi erakusketa eta nazioarteko biltzar bat izango dira ospakizun programaren zimenduak. Erakusketetan lehena otsailaren 29an zabalduko dute, ekainaren 22ra bitarte, eta Moda eta Ondarea seriearen hirugarren erakusketa izango da. Cristobal deitu dute, fokua diseinatzailean jartzea izango baita helburua, Igor Uria museoko bildumen zuzendariak azaldu duenez: «Bera izan zenaren kontrara, bizitza guztian defendatu zuen isiltasunaren eta ikusgarritasunik ezaren kontrara, haren pertsonarengan argi puntu bat jarri behar genuela pentsatu dugu». Haren lan tresnak, dekorazioko objektuak, jantziak, eskutitzak eta beste jarriko dituzte ikusgai horretarako. Uria: «Asmoa beti gortinaren atzean mantendu zen gizona gogora ekartzea da, tailerretan babes hartu zuena, ideiak exekutatzen, sorkuntzaren isiltasunean; eta geure buruari galdetzea zergatik heldu diren objektu horiek guganaino, eta zer kontatzen diguten hartaz».

Bigarren erakusketa uztailean irekiko dute, Alaïa and Balenciaga. Sculptors of Shape (Alaia eta Balentziaga. Formaren eskultoreak) izenarekin. Tunisiako Azzedine Alaia diseinatzailearen eta Balentziagaren lanen arteko elkarrizketa bat proposatuko dute —Balentziagaren jantzien bildumagilerik handienetakoa da lehena—. Oliver Saillard moda erakusketen komisarioak eta Parisko Palais Galliera museoaren zuzendari ohiak gidatuko du —Miren Arzalluz da gaur egun hango zuzendaria—, eta abenduaren 31ra arte bisitatu ahalko da.

Erakusketa biekin batera, Cristobal Balentziaga Nazioarteko I. Biltzarra izango da urteko beste proiektu handia museoko arduradunentzat. Lehen aldia da moda jostunari beren-beregi eskainitako nazioarteko biltzar bat antolatzen dena. Urriaren 1ean eta 2an izango da, eta diseinatzailearen, haren obraren eta testuinguruaren inguruko azterketa berriak sustatzea izango da xedea. Emaitzak argitalpen zientifiko batean emango dituzte argitara gero.

Modako profesionalentzat

Horiek izango dira egitasmo nagusiak, baina, programazioa osatzeko, beste jarduera batzuk ere iragarri dituzte, batik bat jantzigintzako profesionalentzat izango direnak. Horien barruan, EHUko Udako Ikastaroetan Teknifikazioa eta ekintzailetza jardunaldia antolatu dute, eta aurreratu dute urte osoan bestelako eskola magistralak zein ikastaro profesionalak ere izango direla.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Adineko batzuk paseoan, Bizkaiko zahar etxe batean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Beste 499 kasu Hegoaldean: arduraz jokatzeko eskatu dute agintariek

Olatz Esteban Ezkati

Jaurlaritzako agintariek eta hiriburuetako alkateek iragarri dute neurri zorrotzagoak hartzeko prest daudela. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan ostegunean baino 30 gaixo gehiago daude

Santos Indurain kontseilaria prentaurreko batean, artxiboko irudian. ©Jesus Diges/EFE

59 kasu atzeman dituzte Nafarroan

Berria

Pertsona bat hil da azken orduetan Tuterako osasun eremuan. Nafarroako Gobernuak ez ditu neurri orokorrak ezarriko momentuz.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola/FOKU

Oldarraldi bat atzeman dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

Berria

25 bat positibo detektatu dituzte; gehienak sasoikako langileen artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna