Albistea entzun

Koronabirusa

Haurren itxialdia arintzeko galdegin dute hainbat eragilek

Hezkuntza adituek eskatu dute udan eskolak irekitzeko. Umeen erabateko itxialdiaren aurkako lapiko jotzeak egitera deitu dute
Haurren aldeko protestara deitu zuten atzo balkoietan.
Haurren aldeko protestara deitu zuten atzo balkoietan. JON URBE/ FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2020ko apirilak 15

Umeak kalera atera ahal izateko aldarria gero eta gehiago zabaltzen ari da. Konfinamenduaren neurri zorrotzenak ari dira pairatzen adingabeak, eta haien egoera arintzea ezinbestekoa dela uste dute askok. Konfinamendua ezarri zenetik, umeek debekatua dute kalera ateratzea Hegoaldean. Gainera, hilabete igaro da Hego Euskal Herriko ikastetxeak itxi zituztenetik, eta ez dago jakiterik ikasleek noiz eta nola amaituko duten ikasturtea.

Hezkuntza alorrari dagokionez, hainbat neurri iragarriko ditu gaur Isabel Zelaa Espainiako Hezkuntza ministroak. Erkidegoetako hezkuntza sailburuekin bilduko da telematikoki, eta, besteak beste, ikasturte amaierari nola aurre egin proposatuko die. Izan ere, gaur-gaurkoz, irakasleek ez dute jaso beren ikasleak ebaluatzeko moduari buruzko jarraibiderik, eta gaia kezka iturri bilakatu da irakasle eta ikasleentzat.

Hezkuntza alorreko hainbat adituk bat egin dute kezka horrekin, eta gutun bat bidali diote Hezkuntza ministroari, neurriak lehenbailehen har ditzan eskatzeko. Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak abiatu du egitasmoa, eta hezkuntza esparruko hainbat elkartek eta adituk bat egin dute. Besteak beste, Zelaari eskatu diote uda partean ikastetxeak ireki daitezela, «haur guztiei hezkuntza aukerak eskaintzeko, bereziki egoera zaurgarrian daudenei eta hezkuntza desfasea dutenei».

Ikasketak ez ezik, itxialdia bera ere arazo bilakatzen ari da ume eta nerabe askorentzat. Konfinamendua hasi zenetik, haurrak etxetik ez ateratzeko agindua ezarria dago Hegoaldean. Iparraldean, berriz, egunean ordubetez atera daiteke paseatzera, etxe inguruan betiere, eta heldu batek lagunduta. Europako beste herrialde batzuetan ere kalera ateratzeko baimena dute umeek, baldintza berberetan.

Protesta keinua

Euskal Herrian, umeen itxialdia arintzeko eskaera oihartzuna hartzen ari da azken egunotan, eta zenbait herritar sare sozialetan salatzen ari dira umeen eskubideak eta beharrak existituko ez balira bezala jokatzen ari dela Espainiako Gobernua. Horregatik, lapiko jotzea antolatu dute egunero, 18:00etan, haurrak «Europako edozein herrialdetan bezala atera daitezen» eskatzeko. Lapiko jotzearekin, eskatu nahi dute «haurtzaroa eta nerabezaroa» kontuan hartzeko. Maialen Lujanbio bertsolariak ere bat egin du haurrei kalera ateratzen uzteko eskaerarekin, eta, hain zuzen ere, Akerra ikusi dugu kantu ezagunaren letra moldatu du helburu horrekin.

Haur eta nerabeen itxialdiarekin kezka agertu du, halaber, Espainiako Psikologoen Kontseilu Nagusiak, eta Madrili eskatu dio umeen beharrak lehenesteko. Espainiako Gobernuak, ordea, oraingoz ez du debekua kentzeko asmorik, baina hasi da aztertzen umeei itxialdia arintzeko aukera. Hain justu, Osasun Ministerioak txostena eskatu dio Espainiako Pediatria Elkarteari, haurrak zein baldintzatan atera ahal diren jakiteko.

Bestetik, Espainiako Gobernuaren aholkulari Fernando Simonek atzo adierazi zuen haurrak kalera irtetea «onuragarria» izan daitekeela, baldin eta neurria «modu egokian» hartzen bada eta «kontrolatzen» bada.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Onkologikoko pazienteek kezka azaldu dute zentroak «erreferentziazko izaera» galdu duelako

Onkologikoko pazienteek kezka azaldu dute zentroak «erreferentziazko izaera» galdu duelako

Arantxa Iraola

Manifestazio baterako deia egin dute langileekin batera, hilaren 15erako; 'Onkologikoa monografikoa eta bizirik' aldarriak batuta irtengo dira dira kalera guztiak.

San Cristobal de las Casas herriko irudia, Chiapasen, Mexikon. ©Carlos López, EFE

Chiapasen desagertu diren bi euskal herritarrak aurkitzeko laguntza eskatu dute haien familiek

Uxue Rey Gorraiz

Gutxienez hilabete daramate desagerturik, Frantziako Enbaxadak jakinarazi duenez. Bat Donibane Lohizunekoa da; bestea, Ziburukoa.

Grebalari bat, gaur, foru jauregiaren aurreko protestan. ©Monika del Valle / Foku

Bizkaiko zahar etxeetako hiru greba egunen «balorazio positiboa» egin du ELAk

Maite Asensio Lozano

Lan itunaren negoziazioa desblokeatzeko eskatu dute langileek, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza aurrean egindako protestan. Prest agertu dira greba gehiagora deitzeko.

Lapurtzen saiatu diren bankua, Gasteizko Done Jakue hiribidean. ©Google Maps

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen banku batean lapurtzen saiatu ostean

Julen Otaegi Leonet

Bi gizon saiatu dira lapurreta egiten, suzko arma batekin. Bata atxilotu egin du Udaltzaingoak, eta besteak ihes egitea lortu du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...