Albistea entzun

Gimenok 0-3 plataformari eskatu dio greba bertan behera uzteko

Joxerra Senar -

2022ko ekainak 17 - Iruñea

Hilabete eta erdi, 46 egun, daramate Nafarroako haur eskoletako hezitzaileek greban. Atzo, Carlos Gimenok 0-3 plataformari eskatu zion greba bertan behera uzteko. Hezkuntza kontseilariaren arabera, Nafarroako Gobernuak egin dien proposamena abiapuntu egokia da negoziatzeko, eta, aurrera eginez gero, 0 eta 3 urte artekoen haur eskolen aurrekontua %27 handituko litzateke legealdi hasieratik gaurdaino. Haren esanetan, akordio hori «irailean» sar daiteke indarrean, «Nafarroako Gobernuak bermatzen baitu finantzaketa».

Gimenoren arabera, grebalariek kontuan hartu beharko lukete Nafarroako Gobernuak egin duen esfortzua. «Greba bertan behera uztea lagungarria izango litzateke lanerako, komunikaziorako eta adostasuna lortzeko». Haren irudiko, aurrekontu igoera «nabarmena» da, eta esfortzu handia egin du gobernuak: «Aintzat hartzen du orain geure gain har dezakeguna».

Kontseilariak gogoratu du 20.000 eurotik beherako diru sarrerak dituzten familiei doakotasuna ziurtatu diela 0 eta 3 urte arteko zikloan. Era berean, udalei puntu bat jaitsi diete haur eskolen finantzaketan egin beharreko ekarpenaren ehunekoa, %24raino. Gainera, aurki Gizarte Eskubideen menpeko haur eskolak Hezkuntza Departamentuaren egituraren barruan sartuko dira lehen aldiz. Era berean, haur hezkuntzako curriculum berrian sartuko litzateke 0-3 zikloa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ikasleak euskararen aurkako erasoak salatzen, atzo, Donostian. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Hezkuntza propioa eta euskalduna aldarrikatu dute kalean

Irati Urdalleta Lete

Gazte Euskaltzaleen Sareak, EHUko eta NUPeko euskara taldeek eta Ikamak deituta, manifestazioak egin dituzte Hegoaldeko lau hiriburuetan
EHUko Ekonomia ikasleak, Bilboko Sarrikoko fakultatean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Ikasleek esan dute EHU dela Sarrikok hartutako erabakiaren erantzulea

Olatz Silva Rodrigo

Ekonomiako euskarazko ikasleei esan diete Gastu Publikoa ikasgaia gazteleraz egin beharko dutela. Hizkuntza urraketatzat jo dute
Euskarazko ikasketak aldarrikatzeko afixa bat, NUPen. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Osasun Legearen erreforma aurrera atera du Txibitek, eztabaida itxi gabe

Ion Orzaiz

Aldeko 49 boto jaso ditu legeak, eta abstentzio bakarra: Ezkerrarena. SMN, LAB eta UGT sindikatuekin adostutako neurriak jasotzen ditu arauak. Auziari «azken unean» heldu izana egotzi diote gobernuari

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...