Albistea entzun

Macronek abortua konstituzioan sartzearen alde eginen du

Isabel Jaurena -

2023ko martxoak 9

«Datozen hilabeteetan» abortua konstituzioan sartzeko lege proiektu bat aurkeztuko dutela iragarri zuen atzo Emmanuel Macron Frantziako gobernuburuak. Emakumearen Nazioarteko Eguna zela medio, Gisele Halimi abokatuaren aldeko omenaldi batean eman zuen albistea, Halimi abortatzeko eskubidearen aldeko borrokaren ikurra izan zela baliatuta. Erran zuen garrantzitsua dela «emakumeek haurdunaldia borondatez eteteko duten askatasuna» konstituzioan egotea, modu horretan inork ezinen baitu eskubide hori ukatu, «atzeraezina» izanen baita.

Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak abortuaren babes konstituzionala bertan behera utzi zuenean, Frantziako Gobernuak zenbait neurri zabaldu zituen, eta oposizioak, berriz, horien kontra egin zuen. Konstituzioan abortua eskubide gisa sartzea onartu zuten diputatuek azaroan; senatuak, ordea, askatasun gisa sartzea onartu zuen otsailean: 166 boz izan ziren neurriaren alde, eta 152 aurka. Ezkerreko oposizioak, baina, Macroni eskatu zion lege proiektu propio bat aurkezteko, prozesu guztia azkarrago joan zedin.

Frantziako Asanblea Nazionalaren oniritzia beharrezkoa da oraindik, eta, onespen horiek lortu eta gero, erreferendum bat ere egin beharko litzateke. Gobernuak prozesua bere gain hartzen badu, ez da erreferendumik egin beharko: nahikoa litzakete parlamentuan bost kidetik hiruk Macronek egindako proposamena onartzearekin.

Abortua Frantzian

Frantzian 1975. urtean despenalizatu zuten abortua, Simone Veilek sustatutako lege batengatik. Azkeneko zuzenketa 2022an izan zen —epeak hamalaugarren astera arte luzatzen ditu—. Bobigny izeneko epaiak ireki zion bidea Veilen proposamenari. 1972an 16 urteko neska bat absolbitu zuen auzitegi horrek: bortxatua izan eta gero abortatzeagatik akusatuta zegoen adingabea. Gisele Hamili zen haren abokatua.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kosovoko serbiar ugari protestan, gaur, Zvecan herriko udaletxeko eraikinaren aurrean. ©GEORGI LICOVSKI / EF

Pristinak atea ireki dio Kosovo iparraldean bozak berriz egiteari

Mikel O. Iribar

Kurtik zehaztu du Kosovoko indarren aurkako indarkeria amaitzean eta Bruselako akordioa errespetatzean soilik egingo dituztela hauteskundeak. EBk Belgradi eskatu dio alde batera utz ditzala boikoterako deiak.

Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidente ohi eta JxCko burua, azken udal hauteskundeetako kanpaina batean. ©Quique Garcia, EFE

Borrasek diputatu akta galdu du, eta Kataluniako parlamentuak presidente berria hautatuko du

Gorka Berasategi Otamendi

Ganberak osoko bilkura deitu du ekainaren 9rako, parlamentuko presidente ohiaren ordezkoa aukeratzeko.

Bonbardaketek eta tiroketek eragindako kea, Khartumen, artxiboko irudi batean. ©EFE

Hemezortzi lagun hil eta ehundik gora zauritu dituzte Khartumgo azken bonbardaketetan

Mikel O. Iribar

RSFk armadari egotzi dio zibilen aurka «ekintza ankerra» egin izana. AEBek eta Saudi Arabiak «zalantza handia» dute bi aldeek beteko ote duten giza laguntza eskuratzeko konpromisoa.

Hainbat pertsona AEBak eta Mexiko banatzen ditun hesiaren ondoan, zain. / ©Etienne Laurent, EFE

Virginiako gobernadoreak militarrak bidali ditu Mexikoko mugara

Arantxa Elizegi Egilegor

Texasko Gobernuak eskatu die buruzagi errepublikanoei bidal ditzatela guardia nazionalak AEBetako hegoaldeko mugara.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...