Albistea entzun

LARREPETIT

Aingurak

Goizalde Landabaso -

2023ko urtarrilak 31

Beranduago edo goizago denak behar du berrikuspena, berrantolaketa, norabide aldaketa. Gure bizitzeko era, gure lanbideak, gure pentsamoldeak, gure harremanak... dena da aldakorra; horixe da gizakumeon konstanteetako bat: mudatzea. Beharbada beste bat da heldulekuaren beharra. Deitu helduleku izpirituala, erlijiosoa, nahi duzuna; hor dago, baina. Baita jainkoa hil dela uste dugunon aldetik ere. Batzuetan pentsatzen dut pandemia garaiak zetorrena bizkortu baino ez duela egin. Antropologiatik edota soziologiatik ikerketa asko dago erlijioak eta espiritualtasunak gugan duten eraginaz, gure pentsamendu eta balioak baldintzatzeko jokatzen duten paperaz.

Zer gertatzen da orain? Nik (beste) krisi sakona ikusten dut, pertsonala eta, ondorioz, kolektiboa. Ez naiz honetan aditua, hortaz, nire inguruan ikusten dudanak nigan eragindakoa esango dizut. Batetik, gutxiengo batek baino ez dio fede kristauari eusten, eta egiten dutenek, oso gaurkotutako fedea dute. Hots, eliza katolikoaren hierarkiak ematen dituen aginduetatik oso urrun daudela. Bestetik, PILTek bezala jainkoa hil dela uste dutenen artean bai ikusten dut espiritualtasunaren beharra, eta hemen sartzen dira hamaika bide: alderdi politiko edota futbol talde bateko kidetasun beharra, edota ekialdeko filosofien jarraipena, bestelako sinesmenak, esoterismoa... Horregatik ez zait bitxia egin Birak eta Kafe Antzokiak datozen asteotarako antolatutako hitzaldietarako sarrerak agortu izana. Zazpikaleetan kokatuta dagoen horretan hilero egiten dituzten Kafe Filosofikoak hainbeste jende (eta gazte) batu izana ere ulergarria da. Bilaketan gaude, nonbait. Badirudi itxialdi osteko euforia baretu zaigula, eta, baretzean, osterantzeko ezinegonak azaldu dira. Fede kristauak, dagoeneko, ez digu balio, ezta honek ezartzen zigun hezurdurak ere. Zerk baldintzatuko du orain gure pentsamendua, gure balioak, gure nortasuna?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...