Blanca Urgell
LARREPETIT

Dunak duna ditzagun

2023ko irailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Dunek ingurugiroaren eta klimaren aldaketaren berri eman diezaguketela dio EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak argitaratu berri duen artikuluak.

Eskarmentu gutxi eta laburra dut dunekin. Duna kiskalgarri erraldoi bat igotzen saiatu nintzen behin Jordanian, alferrik saiatu ere, eta ikusi ditut hurbilagoak ere, Laredokoak eta Gata lurmuturrekoak, kasu, baina Marten, Venusen, eta abarretan ere ba omen dira.

Stanford Unibertsitateko ikertalde baten arabera, Lurretik atetiko dunok gure planetan gertatutakoak ere hobeto ulertzekobalioko dute. Honek paralelozehatzak ditu hizkuntzaren historian, non beste hizkuntzetan gertatutakoak norberak aztertzen duenaren atalak interpretatzeko aspaldi erabiltzen diren.

Esate baterako, indoeuroperak erakutsi digu bigarren mailako erabileretan aurkituko ditugula formarik zaharrenak (Kurylowiczen legea).

Dezake edo daiteke moduko adizkiekin osatutako perifrasiek egun erabilera mugatua dute, aditzaren modu nagusia den indikatibotik kanpo. Areago, dezala- dezan edo dadila-dadin erakoak subjuntiboko perpaus osagarrietan baino ez zaizkigu agertzen: Amak esan du bazkaria prestatu dezagun. Logikak dio perpaus lokabeen aldean mendekoak bigarrenkari direla.

Honen derrigorrezko ondorioa da antzina halako adizkiak nagusi zirela. Halaber, honek azaltzen du nolatan 1600 baino lehenagoko non-nahiko testuetan Halakok ekar zezan edo Halako etor zedin dauden, Halakok ekarri zuen eta Halako etorri zen-en balio berarekin. Lehenaldia ere bigarrenkari.

Bigarrenkari izatea zer den:hitza ez da ezta agertu ere egiten Euskaltzaindiaren hiztegian. Alabaina, bazterrera utzitako adizkiek hizkuntzaren historian bezala, egunero suma genezake hedabideek bigarren mailan utzitako gaiek zer-nolako garrantzia duten jendearen bizitzan.

Marteko dunek Lurreko historiaren berri eman balezakete, dunak duna ditzagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.