Albistea entzun

LARREPETIT

Alokairua

Samara Velte -

2022ko ekainak 17

Udazkena zen, 2016. urtea. Donostia bere kultur hiriburu karguko obligazioak betetzen ari zen, eta neonezko olatuak eta kutxa argiztatuak ageri ziren nonahi, G.-k eta A.-k bertan etxetxo bat alokatzea erabaki zutenean, kontsentsuzko bizileku egokia zelakoan: lehenbiziko aldiz biziko ziren elkarrekin bikotean, eta hobe bietariko inoren herrian ez bazen. Denek zortea zutela esaten zieten, epe luzerako alokairu bat topatu zutenean: logela bakarreko apartamentu izateko egokitutako lokal bat 750 eurotan, Ategorrietako behe solairu batean. Zortea izan zutela sinetsirik egokitu ziren 40 metroko espaziora, gauza gehienak gurasoen ganbaretan utzita. Jabeak eskainitako epe luzearen arrazoia bazekiten: hark bikotekide ohiarekin erosi zuen etxe hura, eta gutxira banatu zirenez, hipoteka ordaintzeko zeukaten oraindik. G. eta A.-ren alokairuak funtzio hori betetzen zuen. Giltzak emateko elkartu zirenean, jabeak kopeta zimurtuz galdetu zien zergatik ez ote zuten etxe bat zuzenean erosi: “Gero banatzen bazarete, alokairuan jarri eta kito”.

Hiru urte iraun zituzten aterki hautsien hirian, ingurukoak apurka euren herrietara itzultzen edo kanpoaldeko auzoetara mugitzen ikusten. Geratzen zirenek geroz eta alokairu garestiagoetan sartzen jarraitzen zuten, etxebizitza erosteko behar beste aurreztu ezinik. Gaur egun, eta inguruotan bederen, errenta talde sozial prekarioenetatik egonkortasun gehien dutenetara (edo zuzenean, aberatsetara) transferitzeko mekanismo bat da alokairua, maizterrak are pobreago bilakatzen dituena eta ia inorentzat ez dena aukera ideologiko edo etiko bat, ezinbesteko bizimodu bat baizik. Pozik eztabaidatuko genuke haren inplikazio moral eta politikoei buruz, baldin eta etxearen ordainketa modua aukera libre bat balitz: hala ez den bitartean, postureorako balioko digute gaiari buruzko postura ideologiko gehienek, baina ez askoz gehiagorako.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.