Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Memoriaren guda Varsovian

2022ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Aurki izango da laurogeigarren urteurrena: naziek 1943ko maiatzean Varsoviako ghettoa masakratu zuten. Lurrarekin berdindu zuten auzune oso bat. Didi-Hubermanek galdetu zuen, intsurgente guztiak hil eta gero: nora joan zen adorea? Abesti bat etorri zitzaion burura, murmurio bat, 1943ko urrian Itzhal Katzenelson-ek Vittelko kontzentrazio esparruak konposatutako Hildako herri juduari abestia: «Egin garrasi harearen hondotik, harri bakoitzaren hondotik garrasi, hauts guztietatik garrasi, gar guztietatik, ke guztietatik garrasi, garrasi biziki ozen! Ager zaitezte, azaldu nire begien aurrera, zatozte denak, zatozte, ikusi nahi zaituztet denak, guztiak begietsi nahi zaituztet...».

Didi-Hubermanek, Katzenelsonen poema desesperatuan ikusten du itxaropen bat: hildakoek hil ostean garrasi egiteko duten gaitasuna eta garrasi horiek oraindik bizirik daudenen munduan entzun daitezke. Komunitate guztiak daude memoriarekin, historiarekin lehian, idatzi zuen Enzo Traversok historiaeta memoria— «gudu-zelai» bat dela. Abestian harea, harria, hautsa, garra, kea aipatzen dira, baina hogeita lau urteko Mordechai Anielewicz Juduen Borrokarako Erakundeko komandanteak bere buruaz beste egin zuen maiatzaren zortzian bere bunkerrean, nazien esku ez erortzeko. Erlojuak zer diren, handik hiru urtera, egun berean errendituko zen nazien armada aliatuen aurrean.

Baina erresistentzian ari ziren juduek ez zuten etsai bakarra: beren artean abagunea irakurtzeko posizio kontrajarriak izan ziren: sionisten eta bundisten artea, eskuineko sionistak batetik, bundistak eta sozialistak bestetik. Horregatik, naziek gudaren eremuan galdu zutenean jarraitu zuen erresistentzian etsai beraren kontra aritu zirenen arteko hurrengo guduak: zerengatik ari ote ziren borrokan, ez bakarrik noren kontra, baizik eta noren alde. Irudi lukeelako, Hille Seidman ala Emanuel Ringelblum irakurri, guztiz kontrako jende berbera ari zirela naziak hilen mundura bidaltzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.