Albistea entzun

LARREPETIT

Ezkondu eta garbatu

Blanca Urgell -

2023ko martxoak 1

Hitanoa Irati filmean nola erabili den ez den hizpide izan da egunotan. Galdera polita da, izan, VIII. mendeko euskaldunek nola egiten zioten elkarri, nahiz honek ez daukan erantzun errazik. Hi haiz bai (h-aren afera beste batean), baina etorri naun/nauk bai edo ez, nik ez dakit. Are gaitzago: hi-k ba ote zuen entzulearekiko nolabaiteko erlaziorik adierazten?

Esan gabe doa: genero bereizkuntzak berez adierazten du hiztunak entzulea kontuan hartzen duela, eta hau aski zabaldurik dago giza hizkuntzetan, adierazpideak adierazpide. Hika edo zuka ari garenean, hizkiño batzuen bidez adierazten dugu norekin ari garen eta honexen maila gurekiko. Aita Santuak, bere buruaz hitz egiteko nos 'gu' izenordaina darabilenean, eliztarren gainetik dagoela ematen du aditzera. Javeraz, ostera, hiru hitz genituzke 'etxea' esateko: omah, grija eta dalem; zein erabili jakiteko norekin ari garen jakin behar.

Mortlockese-n (Mikronesia) norberarena ez den sexukoekin aritzean debekatutako hitzak daude. Tabuok ezkon-familiarekin lotuak izan ohi dira, bereziki aita-amaginarrebekin, eta maiz errainak du debekuaren zama. Kambaata-n (Etiopia) ezin du haien izenaren lehen silaba duen hitzik ahoskatu. Hortaz, senarraren aita-amak Daniel eta Dunia balira, hizkuntzaren arabera, beti ge esango nuke (goiz getor gaur, zenbat nahi gezu?), datilari palmondoaren fruitua esango nioke (gutxi jaten ditut, gaitzerdi), edo zera zertuko nuke, ezertan ere inplikatzeko arriskurik gabe, gainera.

Australian, ostera, suhia izaten da. Dyirbal-ez (Queensland) amaginarrebaren aurrean mintzo berezi bat erabili behar du, betikoaren hotsak eta gramatika dauzkana, baina lexikoa ezberdina, eta aditz iragankorrak baino ez. Guugu-Yimidhirr-ez mintzo berezia koinatuekin erabiltzen da, amaginarrebari ezin baitzaio deusik ere esan.

Hizkuntza bitxiak, benetan. Amaginarreba eta koinatuak: halakorik!

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

M-28ko hauteskundeak: pentsatu beharreko zerbait

Sabino Cuadra Lasarte - Abokatua

Bilera ofizialak, pasabideko bilerak, komunikabideetako azalaren bilatze larria, alkatetza eta presidentetza aunitzi buruzko ezbaia... zurrunbilo horretan murgildurik gara, eta, horrenbertze ahotsen artean, zenbait gai garrantzizko ari dira urtzen. Ez dut erraten bertze batzuk baino garrantzitsuagoak direnik. Bai, ordea, hausnarketarako xede izan beharko liratekeela.

Gorrotoa heriotza mota bat da
'Don't Say Period'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...