Blanca Urgell
LARREPETIT

Konkaboa eta konbexua

2020ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Begiak apaletan jarri eta hantxe zegoen Luces de Bohemia (1924), Ramón María del Valle-Inclánen «esperpentoa». 1979ko urrian erosi etairakurri nuen, orduko literatura-irakasleak aginduta nonbait;berriro ere irakurri dut, behinbakarrik oker ez banago, Gasteizko Principal Antzokian antzeztua ikusi eta gero. Betiere #xoraturikan.

Euskaraz «esperpentoa» literatur genero bat da batez ere: «errealitate itxuraldatua eta pertsonaia bitxi eta irrigarriak erakusten dituena», dio Euskaltzaindiak. Ispilu konkaboak erabiltzen zituen Valle-Inclánek errealitatea desgisatzeko: «heroi klasikoak ispilu konkaboetan islatzen direnean esperpentoa ematen dute». «Eta, non dagoispilua?» galdetzen du Don Latino-k. Max Estrella-k erantzun: «Edalontziaren hondoan».

Ez dakit zergatik ispilu deformatzaileak konkaboa behar zuen, eta ez konbexua. Hitza gehiago gustatu On Ramóni, agian. Euskaraz konkaboari ahurra ere esan dakiokeela deskubritu dut gaur, (perretxikoaren) txapel ahurra adibidearekin (Elhuyar).

Eta ahur, nondik ote? Lehenik, ezar dezagun ahur eta haur ezdatozela erro beretik, hatxearen tokiak aditzera ematen duenez. Euskaltzaindiaren hiztegi etimologikoak (EHHE) ez dakar oraindik, baina Manuel Agudek eta Antonio Tovarrek —malgré Mitxelena— bildu zuten Materiales para un diccionario etimológico-an (1988-1994) pare bat aukera daude. Batzuek proposatu zuten ur atzizkia zukeela, aitzur etabeldur-ek bezala, baina gaur kontsonante-bokal-kontsonante erako silabak (CVC) espero ditugu(bel-dur, demagun), inondik ere ez **beld-urerakorik. Boudak (1951), aldiz, -ur errotzat jo zuen, zergatik eta Kaukasoko hizkuntzetan gud, khud, ghurd, khurd aldaerak topatu zituelako 'ukabila' esanahiaz. Alabaina, ukabila konbexua da, ez konkaboa. «Mundua eztabaida baino ez da!» dio Pica Lagartos-ek. «Esperpento hutsa!» Don Latinok. «Burezur pribilegiatua!» mozkorrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.