Albistea entzun

LARREPETIT

Liburuen kalteaz

Hedoi Etxarte -

2022ko apirilak 23

Badira liburu batzuk, hartzen dituzu eta sartu ustez ibiliko zarela espaloi txukun batean bezala. Gero hasten dira oinak falta diren harlauzen gainean, joan behar zara motelago delako lokatzetan ibiltzea bezala eta lokatzaren ostean dator padura. Eta egiten dizu minak bezala zeren hasten zara ikusten zure desirez ari dela liburua baina azaltzen dituen moduan loria ikusten zenuen tokian, kasurik onenean, akatsa dagoela ala kaltea.

Gaztelerazko itzulpenean iritsi zitzaidan, Brumariak argitaratuta Pascal Gielen artearen soziologiako irakaslearen lana: Sorkuntza eta beste fundamentalismo batzuk (gazteleraz nahi ez izatera ingelesez eta nederlanderaz jatorrian argitaratua). Atsegin ditudan saiakera gehienetan bezala, liburua beste liburuetatik hartutakoen ordenaketa bat da, humilitas hutsa. Gielen-ek ikusten du egungo arte plastikoen mundua (ikus-entzunezkoena ere hor sar daiteke) zeharo dagoela makina neoliberalaren jokamolde diskurtsoak biderkatzen. Komisario independentearen figura aztertzen du, bira exhibizionistaren garaian atelierra, artistaren lantokia, estudioa, desagertzera bidean doala. Lehen han egiten zen ikerketa, gogoeta, han egiten zitzaion mundu materialari aurre, baina gaur egun zentralagoa da mugikortasuna, nomadismoa, bidaiak, sustraitze falta, kontaktuak, harremanak, loturak, komunikazioa, banaketa: «Komisarioek [...] aldi berean kapitalismo berantiarraren eskrezientziak kritikatzen dituzte artearen munduan jende gehiena neoliberalismoaren hari musikalarekin bikain dantzatzen den bitartean».

Mailukadaz mailukada sartzen zaitu zingiran Gielen-ek, nostalgikoki aski ulerkor eginez artearen diziplina askotan, salbuespenekin baina historia duela mendea ala mende erdia geratu zela. Ordutik ez dela zera nabarmenik egin ahal ala egin nahi izan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...